Hezkuntza Saila

Leguineche, Manuel

Bizkaitar idazle eta kazetaria (Arrazua, 1941). Hainbat egunkaritan egin du lan, eta baita Espainiako Telebistan ere, kazetari eta berriemaile berezi gisa. Bestalde, Colpisa eta Fax Press albiste agentziak sortu zituen. Lanbidearen jardunean, XX. mendeko gertaera historiko ugariren lekuko izan da: Iran, Aljeria, India, Pakistan, Vietnam, Korea, Libano, Afganistan eta Nikaraguan, besteak beste. Bere kazetari idazkera literario, erakargarri eta pertsonala dela eta, Espainiako maisu nagusietako bat da bere alorrean. Bere lanen artean aipagarriak dira Los años de la infamia: crónica de la II Guerra Mundial (1995), Adiós, Hong Kong (1996), Annual, 1921 (1997), Apocalipsis Mao: una visión de la nueva China (1999), La felicidad de la tierra (1999), Recordad Pearl Harbour (2001), Gibraltar (2002), Madre Volga (2003) eta El último explorador (2004). 2008an Euskadi Literatura Saria jaso zuen El club de los faltos de cariño lanarengatik. Bere idazle eta kazetari ibilbide luzean beste sari asko irabazitakoa da: Kazetaritzako Sari Nazionala, Pluma de Oro, Cirilo Rodriguez, Godó, Julio Camba, eta Ortega y Gasset sariak, besteak beste.