Hezkuntza Saila

Leggett, Anthony James

Britainiar fisikaria (Londres, 1938). 2003an Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Alexei A. Abrikosov eta Vitaly L. Ginzburg errusiarrekin batera, supereroaleen eta superjariakarien teoriari egindako ekarpenengatik. 2004an Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginak Britainiar Inperioko Komandante izendatu zuten, eta “sir” titulua eman zion.