Hezkuntza Saila

Legaria

Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). 1999ko datuen arabera, 123 biztanle ditu (legariarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, esparragoa eta zerri azienda; langileen % 68) eta industria (janari industria, eraikuntza; langileen % 25) dira. Aipagarri dira XVI. mendeko San Martin eliza gotiko errenazentista, bertako erretaula nagusi erromanikoa eta XVII. mendeko Casalion-Ursuatarren dorretxea. 1099. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legariako herria. 1846an udalerri bihurtu zen.