Hezkuntza Saila

Legarda, Saturnino

Nafar organista eta musikagilea (Legarda, 1896 - Iruñea, 1970). Iruñean eta Donostian egin zituen organo, harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak. 1913. urtean kaputxinoen ordenan sartu zen eta 7 urte geroago apaiz egin zen. 1923. urtean Buenos Aires hirira jo zuen eta 40 urte eman zituen bertan. Stravinski, Resphigi, Casella, Malipiero, Ravel, Perosi eta, batez ere, Manuel de Falla musikagile handiekin harreman estuak izan zituen. Mezak, ofizioak eta hil otoitzak idatzi zituen batez ere.