edo Laweman. Ingeles olerkaria (XII. m. bukaera). Apaiza zen eta poema baten bi eskuizkribu utzi zituen, Brut izenez, Erdi Aroko lehen ingelesez idatziak, eta Wacek 1155ean anglo-normandieraz idatzi zuen Li Romans de Brut obratik egokituak. Layamonen obratik hartu zituen Lear errege, Cymbeline eta Merlinen elezaharrak Shakespearek XVI. mendean.