Hezkuntza Saila

Lawrence, Ernest Orlando

Estatu Batuetako fisikaria (Kanton, Hego Dakota, 1901 - Palo Alto, Kalifornia, 1951). Hego Dakota, Minnesota, Chicago eta Yaleko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Kaliforniako unibertsitateko irakasle izan zen eta Irraden Laborategiko zuzendari unibertsitate horretan bertan (1936). 1939an Fisikako Nobel saria jaso zuen.  v  1931n ziklotroia, atomoak hausteko tresna, asmatu zuen eta, gero, irradek biologian eta medikuntzan zer nolako eragina duten aztertu zuen. Bigarren Mundu Gerran bonba atomikoa egiteko saioetan parte hartu zuen, uranio-235a bakartzen. Gerra ondoren energia atomikoari buruzko azterketak egin zituen Irraden Laborategian, Kalifornian.