Nafar aizkolaria (Sunbilla, 1930). Euskal Herriak eman duen aizkolari onenetarikoa izan da. Oso sonatua izan zen 1959an Juan Jose Narvaiza «Luxia» aizkolariaren aurka eginiko apustua. Milioi erdi pezeta jarri zuten jokoan bi lehiakideek eta Ramon izan zen nagusi hemezortzi mila lagunen aurrean. 1966an Espainiako binakako txapelketa nagusia irabazi zuen «Arriya» aizkolaria lagun zuela.