(Arab. al-Ladhiqiyah). Siriako ipar-mendebaleko hiria eta portua, izen bereko barrutiko (2.297 km2 eta 554.783 biztanle) hiriburua, Mediterraneo itsasoaren ertzean, Oronte ibaitik hurbil. 196.791 biztanle. Siriako itsas porturik garrantzitsuena da; garia, garagarra, kotoia, fruituak, olioa, tabakoa eta abar esportatzen dira. Aipagarri dira erromatarren garaiko garaipen arkua eta Bacchus-eko zutabe korintotarrak. Antzina Laodizea hiri seleukotarra izan zen.