Hezkuntza Saila

Laspiur Zabala, Imanol

«Lastarri», «Maitale» Gipuzkoar idazlea (Bergara, 1929). Industria maisua. Euzko Gogoa, Karmel, Eibar, Jakin, Olerti eta Zeruko Argia aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Laspiurrenak dira Azentu diakritikoa Eibarko Euskaran (1979), Ikastola eta Gurasoak eta Euskal joskera (1968). Euskaltzain urgazlea zen, eta hil ondoren argitaratu zen, 1999an, bere azken liburua: Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua.