(Sumerieraz, Arar). Mesopotamia behereko antzinako hiria. Egungo Sankir herria da eta Eufrates ibaiaren iparraldean dago, Uruk hiriaren hego-ekialdean. Larsako hiriak oparotasun handia izan zuen K.a. XX. mendetik XVIII. mendea arte. Aipagarri dira zigurat tenpluko hondakinak eta idatzi babiloniarrak ageri dituzten taulatxoak.