iz. Bot. Basoloa, gramineoen familiako eta bromus eta dactilus generoko urteko belar landare batzuen izena. Basolo edo larregari izenaz ere ezagutzen dira. Oloaren antzekoak dira. Lastozko zurtoin luzea, hosto mehe luzexka eta oloaren antzera sortaka antolatutako lorea eta hazia dituzte. Abereen janaritarako erabiltzen dira, batez ere. Berez belardi lehorretan eta labore lurretan hazten dira. Dactilus hispanica eta bromus erectus dira ezagunenak.