iz. Zool. Karadriformeen ordenako burinidoen familiako hegaztia, 40-45 cm luzea (Burhinus œdicnemus). Kolorez eta neurriz galeperraren antzekoa izaten da, hura baino zango eta moko luzeagokoa. Begi hori handiak eta hiru behatzeko atzaparrak ditu. Europako erdi eta hegoaldean, Afrikako iparraldean, eta Asiako hego-mendebalean bizi da. Gauez irteten da janari bila. Ornodun txikiak, harrak eta intsektuak jaten ditu batez ere.