Hezkuntza Saila

larre

iz. Landa; bereziki, abereak bazkatzen diren toki belartsua. || Bazka. || Lur landugabea.  v  Larreak, berez, zuhaitzak eta zuhaixkak hazi ezin diren tokietan izaten dira, goi-mendietan, batik bat. Alabaina, gizonak larre sail handiak sortu ditu basoa zen tokietan, abereentzako bazkaleku berriak egiteko. Hala, artaldeak ugaritu diren ahala larre berriak sortu dira, ekosistema errotik aldatuz. Espainiako ordokian, esaterako (Gaztelan, batez ere), basoak larre bilakatu ziren ardiek non bazkatua izan zezaten, eta horren ondorioz lurra idortu eta basamortua agertu da toki askotan.