Larrauri Riego, Antón
Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1932 - 2000). 70eko hamarkadan musikagintzan erabat murgildu zenetik hil zen arte, ehun bat obra sortu zituen, genero ugari landuz, hala nola ganbera musika, orkestra handietarako lanak eta abesbatzarakoak, euskal musika tradizionalean oinarritutako lanak eta azken joeretan koka litezkeen obrak uztartuz. Aurreko urteetako lanarekin jarraituz, eta beste lan askoren artean, Europako Musikaren Urtea ospatzeko agindu zioten Oración al cosmos 20 ahots mistotarako egindako obra estreinatu zuen 1985ean, eta Euskadiko Orkestrak estreinatu zuen Laiñoa –orkestra eta sopranorako obra– sortu zuen 1992an. 1997an, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskatuta, Bestelako gudariak obra estreinatu zuen. Zinemarako musika ere landu zuen. Azken urteetan lankidetza estua izan zuen Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoekin. Hil zenean, amaitu gabe utzi zuen bere lana: une hartan orkestra handi baterako obra sinfonikoa idazten ari zen, Anton Larrauriren hitzetan bere biziko lanik garrantzitsuena izango zena.
- larratze
- Larrau
- Larraul
- Larraun
- Larraun
- Larrauri Riego, Antón
- Larrauri, José María
- Larrauri-Markaida
- Larraya
- Larrayoz
- Larraza Gorrotxategi, Asier