Zuberoako euskalaria (Eskiula). Apaiza. Euskaltzain urgazlea izan zen. Zubererari buruzko ikerketa sakonak egin ditu, eta ikerlan horiek RIEV, Bulletin de la Societé Lingüistique de Paris eta Gure Herria aldizkarietan irakur daitezke. Larrasquetenak dira Beñat, Larrajako belhagilli (1931) eta Le basque de la Basse-Soule orientale (1939) Le basque bulletin Nord-Oriental eta Le poète Pierre Topet dit Etchahun et ses oeuvres. Azken hori P. Lhanderekin batera egina da, 1946an. Hiztegi garrantzizkoak ere egin zituen.