Hezkuntza Saila

laponiera

iz. Europako iparraldeko hizkuntza fino-ugriarra, laponiarren nazio hizkuntza. 35.000 hiztun ditu eta Laponiako lurretan hitz egiten da. Hiru dialekto nagusi bereizten dira laponieran: iparraldeko laponiera, hedatuena; ekialdeko laponiera, Kolako penintsulan eta Finlandiako Laponiako ekialdean hitz egiten dena, eta hegoaldeko laponiera, Suediako iparraldean eta Norvegiako erdialdean hitz egiten dena. Laponiera hizkuntza ofiziala da zenbait lekutan, baina ez da behar bezala zabaldu hezkuntza alorrera.