Hezkuntza Saila

Lanteno

Aiarako udalerriko herrigunea (Arabako Kantaurialdea). 162 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira Santiago parrokia eliza, Ama Birjina Zuriaren ermita eta bertan gordetzen den XIII. mendeko irudia, XV. mendeko Ureta dorrea eta Zubieta dorrea.  v  Kadagua ibaiaren eskuinaldeko adarra. Salbadako mendizerran jaio eta Araia zeharkatu ondoren Artziniega errekarekin bat egiten du. Biak bat eginda Bizkaian barneratzen da Gordexola izenaz. Kadagua ibaian isurtzen du ura, Sopelan.