Hezkuntza Saila

lantano

iz. Kim. Gai bakuna, lur arraroen edo lantanidoen saileko lehen metala (La; at.-z. 57; at.-m. 138,90; balentzia 3). Zuria eta malgua da, eta aire hezean erraz herdoiltzen da. Monazita hareatik eta bastnasita mineraletik lortzen da sulfuro azidoaren eraginez. 920 °C-tan urtzen da. Energia handiko erregaietan erreduzitzaile gisa erabiltzen da, eta zenbait aleazioren osagaia da, mishmetalarena besteak beste. Lantanoa duten gaiak beiragintzan eta zeramikagintzan erabiltzen dira.