Hezkuntza Saila

Koch, Robert

Alemaniar sendagilea eta mikrobiologoa (Clausthal, Hannover, 1843 - Baden-Baden, 1910). Gotingako unibertsitatean ikasketak egin ondoren Hanburgoko, Langenhagen-go, Rackswitz-ko eta Wollstein-go erietxeetan lan egin zuen. 1882. urtean eman zituen argitara tuberkulosia eragiten duen baziloari (Koch-en baziloa) buruzko ikerketen ondorioak. Urte bete geroago aurkitu zuen kolera eragiten duen baziloa eta 1890. urtean sortu zuen lehen tuberkulina. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1905. urtean.  v  Koch baziloa. Koch-ek 1882an aurkitutako baziloa, tuberkulosia sortzen duena.