Hezkuntza Saila

Koch, Marita

Alemaniar atleta (Wismar, 1957). Munduko lasterkari bizkorrenetako bat. Gaztetatik marka bikainak egin zituen 100, 200 eta 400 metrotako lasterketetan, urterik urte hobetuz: 1977an 11'' 28'''-tan egin zituen 100 metroak, 22'' 38'''-tan 200 metroak eta 49'' 53'''-tan 400 metroak. 1978an, berriz, 11'' 16'''-tan 100 metroak, 22'' 06'''-tan 200 metroak (munduko errekorra) eta 49'' 19'''-tan 400 metroak. 1979ko ekainean bi aldiz hautsi zuen 200 metrotako errekorra, eta 1984ko uztailean bere marka onena berdintzea lortu zuen: 21'' 71'''. Guztira urrezko hamazazpi domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bat irabazi zituen nazioarteko goi mailako lehiaketetan, eta urrezko hamabost eta zilarrezko bost, Europako eta Munduko Txapelketetan. Hamasei aldiz hautsi zuen munduko errekorra.