Japoniako hiria eta portua eta Hyogo-ko prefeturako hiriburua, Osakako badiaren hegoaldean (Honshu uhartea). 1.422.922 biztanle. Unibertsitatea. Oso industriagune garrantzitsua da Osakako hiriarekin batera: metalurgia, altzairugintza, kimika industria, hegazkingintza, ehungintza, janari industria. Japoniako bigarren portua da (140 milioi tona urtean). Uharte artifizial bat eraikitzen ari dira portua zabaltzeko. Hiria erabat berritu zen 1945. urteko bonbardaketen ondoren.