Hezkuntza Saila

kobalto

iz. Gai bakuna, zilar koloreko metal zuria (Co).  v  Kobalto bonba. Med. Kobaltoaren isotopo bat (Co 60) erabiliz energia handiko irradak sortzen dituen tresna. Minbiziaren aurka erabiltzen da, kobaltoterapia izeneko terapian eta, baita metalen akatsak bilatzeko ere.  v  Teknol. Hidrogeno bonba bat kobalto geruza batez bilduz eratzen den bonba termonuklearra. Eztanda egitean sorrarazten duen erradioaktibitate hodeia oso iraunkorra da eta sarraski handiak eragiten ditu, bonba lehertzean sortzen den kobaltoaren isotopo erradioaktiboak (radiokobaltoak) radioak berak baino hirurehun aldiz erradioaktibitate handiagoa baitu.  v  Med. Kobaltoterapia. Minbiziaren tratamendurako kobalto bonba erabiltzen duen teknika (ik. kobalto bonba).