iz. Isurkari astuna, koloregabea, oso pozoitsua. v XIX. mendearen bukaera aldean anestesiko eta antiseptiko gisa erabiltzen hasi zen, baina oso pozoitsua zela eta, baztertu egin zen. Gaur egun, kolore emaile eta disolbatzaile gisa erabiltzen da batez ere, oso ondo disolbatzen baititu olioak, erretxinak, kautxua, koipeak eta beste gai organiko asko.