Hezkuntza Saila

Klein, Felix

Alemaniar matematikaria (Düsseldorf 1849 - Gotinga 1925); irakasle lanak egin zituen Erlangen-en, Munich-en eta Leizpig-en besteak beste. Geometria ez euklidearra, eta multzoen eta funtzioen teoriak ikertu zituen; baita funtzio eliptikoak eta automorfoak, eta bosgarren mailako ekuazioak ere. Erlanger Programm deritzan obran geometria modernoa aztertu zuen bere osotasunean; matematikari buruzko ikasketak antolatzeko zuen ahalmenagatik matematikari ezaguna eta aintzat hartua da.