Hezkuntza Saila

klarinete

iz. Haizezko musika tresna, zurezkoa eta mihi bakunekoa.  v  Zilindro formako zurezko hodian zuloak ditu eta haiek ireki-ixteko giltzak. J.C. Denner-ek asmatu zuen 1690ean. 1750 inguruan orkestra sinfonikoetan eta antzerkietako orkestretan erabiltzen hasi zen. Giltzek duten mekanismo doi eta arinari esker, oso pasarte bizkor eta korapilatsuak jo ditzake. Klarinetearen erregistroa hogeita hamar tonukoa da.