Italiako santua, klaratar moja ordenaren fundatzailea (Asis, 1194 - Asis, 1253). San Frantzisko Asiskoaren eraginez, ezkontzari uko egin eta Porziuncola kaperara erretiratu zen, San Frantziskoren aurrean moja botoak eginik. Jarraitzaile asko izan zituen. Inozente IV.a Aita Santuak Santa Klara Asiskoaren ordenaren araudia onartu zuen.