Hezkuntza Saila

kitzikadura

iz. Psik. Kanpoko nahiz barneko eragile batek, gutxieneko maila lortuz gero, sorrarazten duen prozesu fisiologikoa.  v  Biol. Sentipen bat sortzeko beharrezko diren fenomeno fisiko eta fisiologiko guztiak (nerbio muturrari eragitea, garunera igortzea, erantzuna mugatzen duen garun ekintza eta kontzientzian sentipen baten agerpena sorraraz dezakeena).  v  Fis. Nukleo, atomo edo molekula bati gehitu zaion energia, energia maila apal batetik beste maila garaiago batera aldatzen duena. Kitzikadura energia, maila apala eta egoera kitzikatuaren arteko energiaren aldea da.  v  Elektr. Zirkuitu baten sarreran ezartzen den seinalea, aktiboa nahiz pasiboa, haren ezaugarriak aztertzeko helburuarekin.