iz. Psik. Izaki bizidun orok eragileei erantzuntzeko duen gaitasuna. Eragileak (mekanikoak, kimikoak, termikoak, etab.) kitzikadura sorrarazten du nerbio sisteman (edo maila beheragoko animalia edo landareen sistema igorlean) eta erantzunezko higidura gertatzen da. Psikologian, bereziki, erantzun afektiboa emateko gaitasuna da kitzikagarritasuna. v Biol. Protoplasma bizidunak eragileei erantzuteko duen ahalmena. Zernahi delarik ere erabiltzen den eragilea, zelulak ez du erantzunik ematen atalase deritzan bizitasun maila iritsi edo gainditzen den arte.