Hezkuntza Saila

Kitchener, Horatio Herbert

Ingeles militar eta politikaria (Listowel, Irlanda, 1850 - itsasoan, Orkada uharteetan, 1916). Egipton, ingelesek eta egiptoarrek Sudanen zuten aginpidea al-Madhi-ren kontra berriro finkatu zuen, Omdurman-go gudua (1898) irabazi eta Khartum konkistaturik. Hegoafrikako (1900-1902) gerra hasi zenean, lord Roberts-en lekua hartu zuen gudarostearen buruzagitzan. Oso jokaera gogorra izan zuen. Geroztik Indian erregeorde eta gero berriro Egipton egon zen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Gerrako ministro izendatu zuten (1914). Britainia Handiko gudarosteak berritik antolatu zituen.