Hezkuntza Saila

Berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako neurriak (Irakasleak ez diren langileak)

Esparru juridikoa

Saileko plangintzak

Plangintzak

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako babes neurriak

  • Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan jarduteko prozedura:
    • Agindu honetan jasotako jarraibideak aplikatuko dira: Agindua, 2021eko uztailaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita zer prozeduraren arabera jardungo den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eremuan sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuak gertatzen direnean.
    • Bertan adierazten da sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena sufritzen duten Administrazio Orokorreko edo organismo autonomoetako langileek edo administrazio honen eremuan mota horretako jazarpen-jokabideak detektatzen dituen edonork Prebentzio Zerbitzuko Aholkularitza Konfidentzialari eman ahal izango diola horren berri:

    • Hauek dira Aholkularitza Konfidentzialaren xedeak: 
      • administrazio honen eremuan egiten diren eta sexu-jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpen izan daitezkeen jokabideei buruzko komunikazioak jasotzea;
      • ukitutako pertsonari orientazioa eta aholkularitza ematea, eta, hala badagokio, beharrezkoak diren babes-neurriak hartzea.
  • Beste baliabide batzuk: EKIM. Emakumeen kontrako indarkeria matxista

Beste esteka interesgarri batzuk