Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu290/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (Dekretu horren bidez, uretako eta urpeko kirol-irakaskuntzen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1994
- Gaia: Hezkuntza
- Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:
Estatuko Administrazioak betetzen dituen eginkizun eta zerbitzu batzuk eskualdatzea, hain zuzen: bela, motonautika eta jolas-nabigazioko irakaspenak emateko baimenak eta arlo honetako ikastetxeak irekitzeko baimenak ematea, urpeko kirol-titulazioetako azterketak egitea eta kontrolatzea, eta, orobat, jarduera horiek guztiak egiteko behar diren kirol-tituluak ematea. Era berean, jolas-ontziak gobernatzeko titulazioak eskuratzeko azterketak egin eta kontrolatzea.
Eginkizun horiek betetzerakoan, Estatuko araudiak programen edukiari, titulazio-motei eta probak egiteko erari dagokienez oro har ezarritako irizpideei jarraitu beharko zaie.
Araudia
- Autonomia-araua: 290/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (Dekretu horren bidez, uretako eta urpeko kirol-irakaskuntzen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen).
- Estatu-araua: 1544/1994 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 8koa (uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Lotutako transferentziak
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.36 artikulua
- Konstituzioa: 149.1.20 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Jurisprudentzia: