Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu43/1981 DEKRETUA, martxoaren 23koa (Dekretu horren bidez, osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1980
- Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
1. «Instituto Nacional de Asistencia Social» izeneko erakunde autonomoaren eta haren probintzia-delegazioen mendeko zentroei eta establezimenduei dagozkien zerbitzuak eskualdatzea.
2. Era berean, «Dirección General de Acción Social» delakoaren mende zeuden gizarte-laguntzako zentroak eskualdatzea.
3. Euskal Autonomia Erkidegoa arduratuko da «Fondo Nacional de Asistencia Social»delakoaren laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren onuradunei eta fondo horren karguko diru-laguntza jasotzen duten zentroei emateaz eta kudeatzeaz; dena den, Euskal Autonomia Erkidegoak bestelako laguntza batzuk ematea xedatu ahal izango du.
4. Euskal Autonomia Erkidegoko osasunaren arloko Estatuko Administrazio Instituzionaleko zentroak eta zerbitzuak eskualdatzea.
5. Era berean, Osasun eta Gizarte Segurantzako Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoan zituen lurralde-ordezkaritzen administrazio-unitateak eskualdatzea, hain zuzen, gizarte-zerbitzuei dagozkienak, eta, orobat, eskualdatutako beste eginkizun batzuei dagozkienak.
6. Osasunaren arloko Ikuskaritza Teknikoa eskualdatzea; nolanahi ere, Estatuak beretzat gordeko ditu bere eskumenak egikaritzeko behar dituen baliabideak, Estatutuak eta Konstituzioak ezarritakoarekin bat etorrita.
7. Ongintzako eta laguntzako fundazioen eta elkarteen gaineko tutoretza-eginkizunak eskualdatzea, betiere, haien jarduera batik bat Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egiten bada.
Araudia
- Autonomia-araua: 43/1981 DEKRETUA, martxoaren 23koa (Dekretu horren bidez, osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2768/1980 ERREGE DEKRETUA, irailaren 26koa (osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 33/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 41/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 52/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Lotutako transferentziak
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.12, 10.13 eta 18.1. artikuluak
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 32/1983 Registro sanitario de alimentos y coordinación y planificación sanitaria
- STC 42/1983 Registro sanitario de alimentos y coordinación y planificación sanitaria
- STC 102/1985 Potestad sancionadora en materia de trabajo y sanidad
- STC 76/1986 Derechos profesionales y pasivos
- STC 146/1986 Planes de acción social de ámbito supracomunitario
- STC 182/1988 Sanidad interior
- STC 360/1993 Rehabilitación y reinserción de extoxicómanos
- STC 68/1996 Subvenciones del Estado a las CCAA
- STC 147/1996 Sanidad interior. Etiquetado de productos alimenticios
- Laburpen KAE 239/2002 Gizarte Laguntza
- STC 239/2002 Ayudas económicas complementarias de carácter extraordinario a pensionistas por jubilación o invalidez en sus modalidades no contributivas
- Resumen STC 98/2004 Productos farmacéuticos. Canarias
- STC 98/2004 Productos farmacéuticos. Canarias
- Laburpen 236/2007 Atzerritarrei buruzko Lege Organikoa