Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu141/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartutako akordioa onartzen duena. Akordio hori Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzkoa da.
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 2010
- Gaia: Lan arloa; Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala
- Jardun-eremua: Kultura; Industria
1.– Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroari dagokionez:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa ezarri eta kudeatzea.
b) Lurralde-erregistroaren egitura eta funtzionamendua zehaztea.
c) Lurralde-erregistroaren jardunbidea zehaztea eta inskribatze-prozedurari eta erregistroen arteko koordinazio-eta informazio-neurriei buruzko arau komunen arloan Jabetza Intelektualaren Erregistroari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin bat etorriz.
2.– Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzen dituzten erakundeez bezainbatean, Euskal Autonomia Erkidegoak honako eginkizun hauek hartzen ditu bere gain, Estatuaren legeriak zehaztutakoaren arabera:
a) Baimena ematea edo kentzea, bakarrik edo nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan jardun nahi duten honako erakundeei edo erakunde-elkarteei, zeinak beren edo besteren izenean, zenbait egileren edo jabetza intelektualaren eskubideen beste titular batzuen kontura eta intereseko ustiapen-eskubideen edo ondare izaerako beste eskubide batzuen kudeaketan jarduten baitute. Baimena emateko aintzat hartuko dira Estatuko arauek ezarritako baldintzak betetzea, eskubideak modu eraginkorrean Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko direla ziurtatzeko baldintzak eta interes orokorrekoa den jabetza intelektualaren babesa.
b) Kudeaketa-erakunde horien estatutuak eta horien aldaketak onartzea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten duten kudeaketa-erakunde guztiek estatu-arauetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela zaintzea, bertako jarduerei dagokienez, eta bereziki: bere gain hartutako jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko betebeharra, kudeaketa-kontratuen ezaugarriak, eskubideen banaketa eta kudeaketa-erakundeen funtzioa soziala.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten kudeaketa-erakunde guztien kontrola eta, hala badagokio, jabetza intelektualaren eskubideen ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena, bertako jarduerei dagokienez. Horren barruan daude kontularitzako dokumentazioa, urteko aitorpen-likidazioak eta egindako ordainketak fiskalizatzea.
e) Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio Orokorren ahalmenei kalterik egin gabe.
Araudia
- Autonomia-araua: 141/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartutako akordioa onartzen duena. Akordio hori Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzkoa da.
- Estatu-araua: 896/2011 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 24koa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 12.4 art.
- Konstituzioa: 149.1.9 art.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia: