Arautegia
Inprimatu38/2019 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita zein izango den Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroaren pertsona arduraduna.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 2136
- Xedapen-zk.: 38
- Xedapen-data: 2019/04/17
- Argitaratze-data: 2019/05/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legea eta lege horren Erregelamendua onartu zuen urriaren 27ko 203/2015 Dekretua onartu geroztik, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroa erregistro publiko bilakatu da, erregistroa ezagutzeko interesa egiaztatzen dutenentzat.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko eskumenak dituen sailari atxikita dago Euskadiko BGAEen Erregistroa.
BGAEen Erregistroaren eginkizunak BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legean eta lege horren erregelamendua onartu zuen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan jasota daude.
BGAEei buruzko Legearen Erregelamendua onartu zuen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 95. artikuluak xedatzen du Euskadiko BGAEen Erregistroko idazpenen edukiari buruzko ziurtagiriak erregistro horretako arduradunak emango dituela.
BGAEei buruzko Legearen Erregelamendua onartu zuen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 116. artikuluak xedatzen du gizarte-aurreikuspeneko erakundeei lotutako gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak xedatuko duela zein izango den Euskadiko BGAEen Erregistroaren arduraduna.
Finantza Politikako Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita,
Xedatzea Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroaren arduraduna Finantza Politikako Zuzendaritzako edo Euskadiko BGAEen erregistroa atxikita duen zuzendaritzako «gizarte-aurreikuspen osagarriaren arduraduna» izeneko lanpostuaren eginkizunak betetzen dituen funtzionarioa izango dela.
Ebazpena jakinaraztea EHAAn argitaratuta.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.