Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 24koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 2996
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/24
  • Argitaratze-data: 2012/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

  1. Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen zenbait artikulu direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea; hona hemen artikuluok: 3., 6., 9.b).1, 14.a), 19.2, 21., 22., 23.1.a), 24., 26.1, 27.4, 32.1, 46., 57.2, 58.1.c), 58.2 eta 60.a).

  2. Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

  3. Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko maiatzaren 24a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2012ko maiatzaren 22a.

    Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.