Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2005eko irailaren 12koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Bulegoko datu pertsonalen fitxategiak sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 5088
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/09/12
  • Argitaratze-data: 2005/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, hau da, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak bere 4.2 artikuluan ezartzen duenez, beste administrazio, erakunde edo korporazio batzuetako datu pertsonalei buruzko fitxategiei dagokienez, sortu, aldatu edo ezeztatzeko erabaki edo xedapenak, batetik, exijitzen diren aipamen guztiak jaso beharko ditu, eta, bestetik, argitaratu egin beharko da, zehazki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo lurralde historiko batel aldizkarian, segun eta zein lurralde-eremuan egiten dituzten euren funtzioak eta eskumenak.

Datu Orokorrak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluak honako hauek ezartzen ditu: datu pertsonalei buruzko fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapen orokorrek eduki behar dituzten zehaztapenak.

Datuak Babesteko Euskal Agentziak, bere funtzioak betetzeko, datu pertsonalak tratatu behar ditu, berarekin hartu-emanik duten lagunenak zei berari atxikitako langileenak.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, hau da, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak, 17. artikuluaren arabera, ematen dizkion ahalmenez baliatuaz, eta gorako aipatu legetan jasotako legezko aginduak betetzearren eta herritarrek euren eskubideez baliatu ahal izatea ziurtatzearren, honako hau

  1. – Fitxategiaren izena: Datuak Babesteko Erregistroa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Fitxategi honen helburuak honakoak dira: betetik, datu pertsonalen fitxategiak izateari doakion publikotasuna zaintzea, eta, bestetik, datuei dagokienez, aurka egiteko, sarbide izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideaz eta informazioa izateko eskubideaz baliatzea erraztea.

      Ondoren zehaztutakoak izapidetzearen ondoriozkoak dira fitxategiaren erabilerak: datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta ezerezteko inskripzio-espedienteak, kode-tipoak inskribatzeko espedienteak, ziurtagiriak ematea, fitxategien katalogoa argitaratzea, kudeaketaren estatistika eta adierazleak eskuratzea eta Bulegoaren urteko memoria prestatzea.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko eskabideetan deklaratzaile gisa, fitxategiaren arduradun gisa, datuen lagapen-hartzaile gisa edo tratamenduen arduradun gisa diharduten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Datu pertsonalen fitxategiak inskribatzeko eskabide eta deklarazioaren bitartez biltzen dira datuak, hain zuzen ere datu pertsonalen tratamenduaren jakinarazpen-ereduaren bitartez, paperean, euskarri informatikoan edo euskarri telematikoan aurkeztuta.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzko eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, inskripzioak kudeatzeko aplikazio berariazko baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, NAN, erakundea, egoitza, IFK, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Beste datu batzuk: deklaratzaileak duen postua edo fitxategiaren arduradunarekiko erlazioa.

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Datuak Babesteko Erregistroa doanekoa da eta kontsultak egiteko erabili dezakete herritarrek, halaxe ezartzen baita Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legeko 18.5 artikuluan. Datuak Babesteko Erregistroan inskribatutako Datu Pertsonalen Fitxategien zerrenda urtero argitaratuko da, aipatu legearen 17.j artikuluan halaxe baitago ezarria.

      Datuak babestearen arloari dagokionez, kontrolerako beste agintaritza batzuekiko lankidetza-printzipioaren markoan, hau da, Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legeko 17.m artikuluan aurreikusitakoan, Datuak Babesteko Erregistroak fitxategi inskripzio guztien zerrenda bidali beharko dio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu oinarrizko segurtasun-neurriak.

  2. – Fitxategiaren izena: kontrol-jardueren espedienteak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Herritarren erreklamazioak eta eskubideak babesteko funtzioak baliatzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak instruitutako espedienteak kudeatu eta izapidetzea da helburua; eta, halaber, Eusko Legebiltzarren otsailaren 25eko 2/2004 Legeko 17. eta 19. artikuluen esleitzen dizkion zehapen- eta ikuskaritza-ahalak ere.

      Erabileraren barruan honako hauek sartzen dira: instruitutako espedienteen izapideketa, kontrola eta segimendua; ikuskaritza-aktak kudeatzea; emandako ebazpenen exekuzioaren jakinarazpena, segimendua eta publikotasuna; eta kudeaketako adierazleak eta estatistikak eskuratzea.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Eraginpeko, kaltetu edo interesatu diren pertsona fisikoak edo euren ordezkariak, eta bai espedienteen izapideketan parte hartzen duten beste pertsona batzuk eta funtzionarioak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Datuak ondokoez baliatuaz biltzen dira: salaketa- edo erreklamazio-agirien edukia, alegazioak eta espedientearekin batera aurkeztutako agiriak, eta bai jasotako ikuskaritza-aktak ere. Herritarrek eskura dituzten iturrietatik jaso ahalko dira datuak.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzko eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, espedienteak kudeatzeko aplikazio berariazko baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Berariaz babestutako datuak (Datuak Babesteari buruzko Araudiarekiko arau-hausteak).

      Identifikazio-datuak (izena, NAN, egoitza, IFK, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Beste datu batzuk: partehartzaileei egotzitako jarduerak, jazoerak eta inguruabarrak, hain zuzen ere salaketa- eta erreklamazio-agirietan, alegazioetan, ikuskaritza-aktetan eta espedienteko gainontzeko agirietan jasotakoak, modu deklaratiboan eta ez modu egituratuan.

      Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Datuak babestearen arloan edo pertsonen beste eskubide batzuk babestearen arloan eskudunak diren agintaritza eta erakundeei igorri ahali zango zaizkie irekitako espedienteak.

      Bereziki babestutako datuak barne direla, datu pertsonalak igorri ahali zango dizkie Bulegoko zuzendariak funtzio publikoaren arloan eskudunak diren erakundeei, diziplinazko jarduketak hastea proposatzen denean, hain justu ere, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 24. artikuluan oinarriturik eta administrazio publikoetako langile eta funtzionarioentzako diziplina-araubideari buruzko legeekin bat etorriaz.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren ebazpenak eragiten zaion fitxategiaren arduradunari, hierarkikoki gainetik duen organoari eta eragiten zaienei jakinarazi beharko zaizkie.

      Zabalkunde eta doktrinaren arloko ondorioetarako, ebazpenak publizitatea izango dute, betiere aldez aurretik ebazpenotan diren datu pertsonalak bereiziaz.

    1. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    2. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    3. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu maila ertaineko segurtasun-neurriak.

  3. – Fitxategiaren izena: Kontsulta-jarduerari buruzko espedienteak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak babesteari dagokionez Datuak Babesteko Euskal Bulegoari planteatutako kontsultak kudeatzea da helburua.

      Bere erabileraren barruan batez ere honako hauek sartzen dira: planteatutako kontsultei buruzko espedienteen segimendua eta kontrola egitea eta horiek planteatu zituztenei erantzuna ematea kudeatzea, eta bai kudeaketako estatistika eta adierazleak eskuratzea ere.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Datu pertsonalen tratamenduei dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloko kontsultak egiten dituzten herri-administrazio, korporazio eta erakundeetako pertsona fisikoak eta beste pertsona juridiko batzuk.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Kontsultak planteatzen dituzten dokumentuen edo Interneten eskura diren formulario elektronikoen edukietatik biltzen diren datuak, hain justu ere interesatuak edo bere ordezkari legezkoak emandakoak.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzkoa eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, kontsultak kudeatzeko aplikazio berariazko baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, egoitza, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Beste datu batzuk: Egindako kontsultaren laburpena eta erantzunaren gaineko segimendua.

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Ez da aurreikusten lagapenik.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu oinarrizko segurtasun-neurriak.

  4. – Fitxategiaren izena: Giza baliabideak eta nomina.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak Babesteko Euskal Agentziaren nomina eta giza baliabideen kudeaketa eta Erregistroa dira helburuak.

      Bere erabileraren barruan honako hauek sartzen dira: langileak hautatu eta hartzea; langileen historialak, Bulegoarentzat lanean diharduten langileen egoera administratiboa eta gorabeherak jasoaz; nominaren kalkulu-prozesuak eta banku-transferentzien kudeaketa, honako hauek barne direla: ordainsari garbiak, PFEZeko atxikipenak, Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak eta, halakorik bada, gizarte-aurreikuspeneko mutualitate eta entitateei egindakoak. Nomina-aurrerakinak, kredituak eta arlo ekonomikoko beste gizarte-prestazio batzuk kudeatuko dira, eta kudeaketako estatistikak eta adierazleak lortzeko datuak tratatuko.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren langileak.

      Langileak hautatu eta hartzeko prozesuetan parte hartzen dutenak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Interesatuak ematen dituen dokumentuak eta betetzen dituen formularioak baliatuaz, datuak interesatuarengandik jasotzen dira, eta hori obligaziozkoa da kontratu-lotura dela-eta. Giza baliabideak kudeatzeko prozesuaren ondorioz sortzen dira historialeko datuak. Nomina kudeatzeko prozesuaren ondorioz sortzen dira gainontzeko datuak.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzkoa eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, nomina eta giza baliabideak kudeatzeko aplikazio baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Fitxategiak jasotzen dituen berariaz babestutako datuak honako hauei buruzkoak dira: funtzio publikoaren arloko administrazio-zehapen posibleak, eta Giza Baliabideak Kudeatzeari buruzko Legean aurreikusitako afiliazio sindikalaren eta osasunaren gaineko zirkunstantziak edo minusbaliotasunak.

      Jasotzen dituen gainontzeko datuak honako hauek dira:

      Identifikazio-datuak (izena, NANaren zk., Pertsonal Erregistroko zk., Gizarte Segurantzako zk., posta-helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, argazkia eta sinadura holografoa).

      Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (sexua, jaioteguna, nazionalitatea eta egoera zibila).

      Zirkunstantzia sozialei buruzko datuak (alta eta baja datak, lizentziak eta baimenak).

      Datu akademikoak eta profesionalak (formazioa eta titulazioak, esperientzi profesionala).

      Enpleguari buruzko datuak (enplegu-erlazioa, kidegoa eta eskala, kategoria eta gradua, lanpostua, egoeren historiala, nomina kalkulatzeko oinarrizko datuak).

      Datua ekonomikoak eta finantzarioak, eta aseguruei buruzkoak (banku-datuak; nominako datu ekonomikoak, hala nola sarrerak, kenketa ezargarriak, aurrerakinak, maileguak, kredituak, ekarpen sindikalak eta pentsio-planak).

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Funts-transferentziak egiten dituzten finantza-erakundeei entregatzen zaizkie datuak, baina izapideketaren ondorioetako soilik.

      Halaber, aipatu transferentzien erakunde hartzaileei ere lagatzen zaizkie datuak, besteak beste honako hauei: foru ogasunak, eta, beharrezkoa bada, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, betiere PFEZ atxikitzen duenaren obligazioekin, zehazki, zerga-araudian aurreikusitakoekin bat etorriaz; Gizarte Segurantza, Gizarte segurantzari buruzko Lege Orokorrean aurreikusitakoarekin bat etorriaz; borondatezko kotizazioko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak eta funtzionarioen mutualitateak; fiskalizazioaren arloan eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organoak.

      Eta Bulegoko langileak datozen herri-administrazio eta erakundeetako Langileen Erregistroei ere bai.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu goi-mailako segurtasun-neurriak.

  5. – Fitxategiaren izena: ekonomia-kudeaketa, aurrekontu-kudeaketa eta kontabilitate-kudeaketa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ekonomia-kudeaketa, aurrekontu-kudeaketa eta kontabilitate-kudeaketa da helburua.

      Honako erabilera hauek ditu: Bulegoaren aktibo finantzarioen eta aurrekontuaren kudeaketa, kontratazio-espedienteen kontrola, gastu-espedienteen kontabilitate-agirien izapideketa eta Bulegoko langileentzako kalte-ordainak, egindako zerbitzuen ondoriozkoak kudeatzea. Eta kudeaketako estatistikak eta adierazleak lortzeko datuak tratatuko dira.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren hornitzaile, zordun edo hartzekodun diren pertsona fisikoak. DBEBeko langileak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Interesatuak ematen dituen dokumentuak eta betetzen dituen formularioak baliatuaz, datuak interesatuarengandik edo bere legezko ordezkariarengandik jasotzen dira, eta hori obligaziozkoa da kontratu-lotura dela-eta.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzkoa eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, ekonomia eta kontabilitatea kudeatzeko aplikazio baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, NAN, egoitza, IFK, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Datu ekonomikoak eta finantzarioak eta aseguruei buruzkoak (banku-datuak).

      Transakzioei buruzko datuak (jasotako edo emandako ondasunak edo zerbitzuak, finantza-transakzioak, konpentsazioak eta kalte-ordainak).

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Funts-transferentziak egiten dituzten finantza-erakundeei entregatzen zaizkie datuak, baina izapideketaren ondorioetako soilik.

      Bestalde, arlo fiskalean eta zergen arloan eskumenak dituzten administrazioei lagatzen zaizkie datuak, bestek beste honako hauei: foru ogasunak, eta, beharrezkoa bada, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, betiere zerga-araudiarekin bat etorriaz; fiskalizazioaren arloan eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organoak.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu maila ertaineko segurtasun-neurriak.

  6. – Fitxategiaren izena: Sarrera eta Irteera Erregistroa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aurkeztutako edo bertara bidalitako agiriak kudeatzea da helburua, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

      Eta erabilera hauek ditu: agiriak aurkeztu edo bidaltzea bermatu eta kontrolatzea, aurkezpen eta bidalketa horiek egiten diren unea bermatu eta kontrolatzea, eta kudeaketako adierazleak eta estatistikak eskuratzea.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Batuak Babesteko Euskal Bulegoari lotutako agiriak edo korrespondentzia jaso edo igortzen dituzten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Interesatuak edo bere legezko ordezkariak ematen zein igortzen dituen dokumentuen edukietatik jasotzen dira datuak, eta bai dokumentuak aurkezten dituenak hori egitean ematen duen informaziotik ere.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Eskuzkoa eta paperezkoa den artxibategi baten oinarriturik, Sarrera eta Irteera Erregistroa kudeatzeko aplikazio baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, NAN, egoitza, IFK, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Igortzen den agiriari doakion xede edo helburuaren laburpena.

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Ez da aurreikusten lagapenik.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu oinarrizko segurtasun-neurriak.

  7. – Fitxategiaren izena: Nazioarteko Harreman eta Komunikazio Agentzia

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Bulegoaren funtzioak, eskumenak eta jarduerak direla medio, Datuak Babesteko Euskal Agentziak, kontratu bidezkoak edo instituzionalak diren harremanak baditu pertsona, enpresa eta instituzio batzuekin, horiei buruzko agenda bat izatea da helburua.

      Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legearen, hau da, Datuak Babesteko Euskal Agentziaren eskumenak baliatzeko beharrezko diren ofizio, errekerimendu, jakinarazpen eta gainontzeko agiriei buruzkoaren 2.1 artikuluan jasotako erakundeei igorpena egitea da aurreikusitako helburua.

      Bulegoaren jarduerei eta Bulegoak antolatutako formazio-ekintza eta -gertaerei dagokienez, hedabide, enpresa eta erakundeei komunikazio, albiste, agiri etab.en igorpen selektiboa egitea ere sartzen da.

      Halaber, bere kontratu-jardueren bidez Bulegoak enpresekin dituen merkataritzako harremanak ere barne hartzen dira.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

    3. Datuak Babesteko Euskal Agentziarekiko ohiko solaskide gisa diharduten pertsona fisikoak.

      Datuak biltzeko prozedura.

      Datuak ondokoen bitartez biltzen dira: interesatua bera, interesatuak ordezkatzen duen erakundea edo hedabidea eta herritarrek eskura dituzten iturriak, barne direla egunkariak, aldizkari ofizialak eta komunikabideak.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Kontaktuak kudeatzeko aplikazio baten bitartez kudeatuko da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, NAN, erakundea, egoitza, izandako kargua edo funtzioa, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Ez da aurreikusten lagapenik.

    6. Fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu oinarrizko segurtasun-neurriak.

  8. – Fitxategiaren izena: Harpidedunak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak babesteari dagokionez, batez ere informazioa hedatzeko zerbitzu elektronikoen bitartez, aldiro informazioa jason nahi duten pertsonen zerrenda bat izatea da helburua.

      Bulegoaren jarduerari eta oro har datuak babesteari dagokienez, harpidedunei albisteak, deialdiak, artikuluak eta beste informazio batzuk bidaltzea sartzen da erabileraren barruan. Eta kudeaketako estatistikak eta adierazleak lortzeko datuak tratatuko dira.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Datuak babesteari dagokionez, Datuak Babesteko Euskal Agentziak, hedatua izan dadin, prestatutako informazioa aldiro jaso nahi duten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Interneten eskura diren formulario elektronikoen bitartez, interesatuarengandik berarengandik jasotzen dira datuak.

    4. Egitura eta zer datu-motak hartzen dituen.

      Harpidedunak kudeatzeko berariazko aplikazio baten bitartez kudeatzen da fitxategi informatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo egoitza, izandako kargua edo funtzioa, posta-helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Ez da aurreikusten lagapenik.

    6. Fitxategiaren administrazio-organo arduraduna.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak izan beharreko segurtasun-maila oinarrizkoa da.

  9. – Fitxategiaren izena: Prestakuntza jaduera eta gertaeretara bertaratuak eta gonbidatuak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatutako prestakuntza-ekintza eta –gertaeretara bertaratzen direnak kudeatzea da helburua

      Aurreikusitako erabilerak honako hauek dira: prestakuntza-ekintza eta –gertaerak kudeatzea, horiekin zerikusia duten agiri eta materialen zabalkundea egitea, eta datuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatutako beste prestakuntza-ekintza eta –gertaera batzuekin zerikusia duten albisteak, deialdiak, artikuluak eta beste informazio batzuk bidaltzea. Halaber, kudeaketako estatistikak eta adierazleak lortzeko datuak tratatuko dira.

    2. Barne hartutako pertsonak zein kolektiboak.

      Batuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatutako prestakuntza-ekintza eta –gertaeretara borondatez bertaratzen diren pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Interneten eskura diren formulario elektronikoen bitartez, interesatuarengandik berarengandik jasotzen dira datuak, eta bai Nazioarteko Harreman eta Komunikazio Agentziatik eta Bulegoaren informazioa zabaltzeko zerbitzuen harpidedunengandik ere.

    4. Egitura eta hartzen dituen datu-motak.

      Prestakuntza-jarduera eta –gertaerak kudeatzeko berariazko aplikazio baten bitartez kudeatuko da fitxategi automatizatua.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea, egoitza, izandako kargua edo funtzioa, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

      Datua ekonomikoak eta finantzarioak, eta aseguruei buruzkoak (banku-datuak, ekintza pagukoa bada).

      Beste datu batzuk: bertaratzeen eta inskripzioen kontrola.

    5. Aurreikusitako datu-lagapenak.

      Ekintzak antolatu eta kudeatzeko zerbitzuei dagokienez antolatzaile edo laguntzaile diren entitateei.

      Prestakuntza-ekintza edo –gertaera bakoitzera bertaratzen direnei inskribatutakoen zerrenda emango zaie.

    6. Fitxategiaren administrazio-organo arduraduna.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    7. Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea.

      Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Orokorra.

      Tomas de Zumarraga beatoa k., 71, 3. solairua – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

    8. Galdegin daitekeen segurtasun-maila.

      Fitxategiak beharrezko ditu oinarrizko segurtasun-neurriak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.