Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 28koa, Hezkuntza sailburuordearena, Antolatutako Hezkuntza Jarduera (AHJ) Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko lehenengo mailarako arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3893
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1998/07/28
  • Argitaratze-data: 1998/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, zuzendaritza nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

Lhendakaria:

  • Titularra: José Antonio de la Rica Giménez - Ospitaleko zuzendari medikoa.

  • Ordezkoa: Bernardo Suárez Monasterio - Ekonomia Kudeaketaren arduraduna.

    1. bokala:

  • Titularra: Jaione Amparan Alvarez.

  • Ordezkoa: Edoia Beaskoetxea Bengoetxea.

    1. bokala:

  • Titularra: José Luis Zuzaeta Esquibel.

  • Ordezkoa: Miren Guadalupe Anduiza Gabantxo.

    Bokal idazkaria:

  • Titularra: Fernando González Ausín.

  • Ordezkoa: Amaia Ortiz Cabezas.

    Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, argitaratzen denetik hara hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 9a.

    Osakidetzako zuzendari nagusia,

    LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

    Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Bigarren Xedapen Gehigarrian, ezartzen du zein arautara egokitu behar den erlijio-irakaskuntza.

    Abenduaren 16ko 2438/1994 Errege Dekretuak «Erlijioaren irakaskuntza arautzen duenak (1995eko urtarrilaren 26ko EAO)», 3.2 atalean ezartzen duenez, ikastetxeek ordezko ikasketa-jarduerak antolatuko dituzte erlijio-irakasgaia aukeratu ez duten ikasleentzat; jarduera horiek izaera osagarria izango dute, eta erlijio-gaiak irakasten diren ordu berberetan emango dira. Jarduerok, edozein hezkuntza-jarduerak bezalaxe, lagundu egingo dute urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak etapa bakoitzerako ezarritako helburuak lortzen.

    Legeak 4.3 atalean dakarrenez, jarduera hauek, batetik, derrigorrezkoak izango dira erlijio-irakaskuntza hartzen ez duten ikasle guztientzat eta, bestetik, ikasleen adina kontuan hartuta egokituko dira. Jarduera horiek ez dira ebaluatu beharko eta ez dira ikasleen ikasketa-espedienteetan agertuko.

    1997ko ekainaren 27ko Aginduak æEuskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duenakæ 20. atalean adierazten duenez, ordezko jarduera hauek «erlijio desberdinen adierazpen idatzi, plastiko eta musikalei buruzkoak izango dira, gertakari, pertsonaia eta sinbolo garrantzitsuak ezagutzeko eta horiek garai desberdinetako ikuskera filosofikoetan eta kulturan izan duten eragina ezagutzeko».

    Ondorioz, hona

  1. ¿ Jarduera hauek zentzua, helburua eta edukia izango dituzte hezkuntzaren aldetik, eta lagundu egin beharko dute etapako helburuak lortzen eta gaitasun orokorrak garatzen.

  2. ¿ Irakaskuntza hauen edukiak erlijioen eta erlijio-egitateen adierazpen soziokulturalak ditu ardatz, baina baita pentsamendu filosofikoan duten eragina ere. Hona, beraz, proposatzen den ordezko aukera: erlijio-fenomenoa gizartearen eta antropologiaren egitate moduan ikastea, eta ikasi ere erlijio-eskolen ordu berberetan.

  3. ¿ Jarduerok garatzeko, curriculum-proposamena aurkezten da bertan: gai-multzoka banatuta, aukera ematen du gai horien inguruko hezkuntza-jardueren sorta antolatuak egituratzeko. Erabaki honen I. eranskinean agertzen dira, honenbestez, Batxilergoko lehenengo mailarako proposatzen diren jardueren gai-multzoak.

Erabaki hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 28a.

Hezkuntza sailburuordea,

ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGUI.

  1. ¿ Sarrera.

    Fenomeno erlijiosoa oso konplexua da eta era askotara agertzen: batzuek norberaren Jainkoarengan sinesten dute eta besteek indar natural inpertsonalak gurtzen dituzte; batzuek absolutua den zerbaiti laguntza eskatzen diote eta besteek uste dute norberaren ezagutza sakona dela fenomeno erlijiosoa aurkitzeko bidea. Horregatik guztiagatik, gizartearen eta antropologiaren fenomenotzat jo behar da erlijioaren egitatea. Fenomenoa iraunkorra da denboraren joanean eta esparru hori murrizteko ahaleginak alperrikakoak dira, izan ere, gaur egun, zail da jartzen erlijioaren eta erlijio ez denaren arteko muga.

    Bestalde, ez dago erlijiorik gabeko gizatalderik, hau da, ez dago gizatalderik sinesmenik edo sakratua, jainkotiarra, haraindikoa gurtzen dituen erakunderik ez duenik. Egitate erlijiosoa funtsezkoa da gure zibilizazioan eta gure kulturan. Eta ez hori bakarrik; gure zibilizazioa eta kultura ezin dira erabat ulertu, ez badira ondo aztertzen zein nolako harremanak dauden gizakion eta fenomeno erlijiosoaren artean, eta zein nolako oinarri eta agerpideak dituzten.

    Erlijioa fenomeno kulturala da eta, hein horretan, ez du autonomiarik edo aparteko izaerarik gizartearen gainerako agerpideekiko, hau da, politikarekiko, ekonomiarekiko, artearekiko, familiaren antolamenduarekiko... Ildo horretan, sinesmenak eta erlijioaren gizarte-praktika ulertzeko eta arrazoiak azaleratzeko, ezinbestekoa da sinesmenok sortu diren gizartean txertatzea. Erlijioak guztiz errotuta daude gizarteetan, eta zail gertatzen da, zati batean behintzat, kultura jakin bat ulertzea ez bada, aldi berean, erlijioaren eragina aztertzen.

    Erlijioa, funtsean, harreman-mota bat da, gizakiak sakratuarekin eta haraindikoarekin duena, baina baita sakratuak norberarengan eragiten dituen erreakzioak biltzen dituena. Hala ere, sakratuaren eta gizatiarraren arteko harremana azaleratzen denean eta egitate erlijiosoan parte hartzen dutenak gurtza-ekitaldietan elkartzen direnean, erlijioa gizartearen fenomeno bihurtzen da. Bi dira, beraz, egitate erlijiosoa osatzen duten elementuak: gizabanakoaren dimentsioa eta gizartearen dimentsioa.

    Curriculumaren proposamen honetan, egitate erlijiosoaren bi ikuspegi elkartzen dira: ikuspegi zientifikoa eta laikoa. Egitate erlijiosoa interpretatzeko, azterketa zientifikoa egin behar da, izan ere, horrela, baliagarria izango da guztiontzat; eta horrek diziplinanitzeko jokabidea eskatzen du egitate erlijiosoarekin zerikusia duten zientzien artean (antropologia, filosofia, soziologia, historia, filologia). Bestalde, ez da garrantzi txikiagokoa izaera laikoa, horrek bermatuko baitu sinesmen guztientzako askatasun-esparrua; bertan, sinesmen guztiak errespetatuko dira, eta aniztasuna gizartearen eta kulturaren elementu aberasgarri gisa onartuko da.

    Aurreko etapan, gizartearen eta kulturaren elementuak hartu dira egitate erlijiosoa aztertzeko ardatz nagusitzat. Batxilergoko maila honetan, berriz, erlijioaren izaera bera aztertu eta kritikoki hausnartuko da, baina baita arrazoiaren eta sinesmenaren arteko harremanak, eta erlijioaren eta elkarbizitza zibiko nahiz politikoaren arteko harremanak aztertuko ere. Helburua da, beraz, ikasleek egitate erlijiosoa bera zer den ikustea eta, aldi berean, aztertzea, beti ere arrazoiaren, filosofiaren nahiz zientzian eta filosofian oinarritutako hezkuntzaren bidezko pentsamendutik abiatuta.

  2. ¿ Helburuak.

    Hezkuntza-jarduera hauek lagundu egin behar dute ikasleek honako gaitasunak garatzen:

  1. ¿ Bereiztea: bereiztu behar dira ekialdeko eta mendebaldeko erlijio ugarienen ezaugarri, bereizgarri, egitate eta ikur nagusiak, bai sakratuarekiko dituzten ideiak aztertzen direnean, bai gizakia eta bere dimentsio etikoa interpretatzeko orduan; beti ere, horrek guztiak herrien agerpideetan, jokabideetan eta kulturan duen eraginaz konturatuz.

  2. ¿ Kokatzea: egitate erlijiosoa, bada, dagozkion dimentsio sozial eta kulturalean kokatu behar da; ikasleek argi eta garbi ikusi behar dute sinesmen eta praktika erlijiosoak ulertzeko, ezinbestekoa dela sinesmenok eta praktikok dagokien gizartean txertatzea, hau da, sortzen diren gizartean txertatzea.

  3. ¿ Aztertzea: aztertu eta kritikoki baloratu behar dira egitate erlijiosoak gure gaurko munduan duen presentzia eta eragina. Horretarako, egitate horretan eragiten duten faktoreak eta aurrekariak hausnartu behar dira, bai eta egitatea munduratzen den modu eta agerpide ugariak aitortu ere.

  4. ¿ Eskubidea aitortzea: egitate erlijiosoan norberak duen askatasuna norberaren eskubidetzat eta, aldi berean, lorpen demokratikotzat jo behar da. Eskubidea aitortzeko eremua, hala, tolerantzia eta errespetua da, hain zuzen ere gaurko moduko gizarte laiko batek bermatzen duena.

  1. ¿ Edukiak.

Erlijio guztiek ikurrak, mitoak eta erritoak darabiltzate. Ikurra esatean, zerbaiten errepresentazioa adierazi nahi da, hain zuzen ere, tokian bertan ez dagoen errealitate baten errepresentazioa, zentzumenek berehala antzematen ez dutena. Gizakiak, ikuspegi erlijiosotik, naturaz gaindiko izakietan edo izaki ikustezinetan sinesten duen neurrian, ikur bihurtu beste erremediorik ez du. Kultura bakoitzak eta, ondorioz, erlijio bakoitzak berezko ikur-sistema du. Ikurrak funtsezkoak dira erlijioarentzat eta kulturarentzat, izan ere lagundu egiten dute erlijio-erakundeak mantentzen eta ondorengo belaunaldiei eskualdatzen, hau da, laguntzen dute komunikazio eta zentzu-ingurunea zehazten. Egitateen munduaz gain, baloreenera ere zabaltzen denez, ikurrak ez du bakarrik «dena» agintzen eta interpretatzen, eta, ondorioz, «izan behar duena» ere proposatzen du.

Mitoak narrazioak dira, munduaren eta gizakiaren jatorria, helburua eta zentzua azaltzen saiatzen direnak. Mitoek eta erritoek erlijioen oinarrizko egitura-unitatea osatzen dute, batasun modura. Erlijioen lengoaiak badaki, jakin, izaera mitiko-sinbolikoa duela; horrela, mitoak eta ikurrak desagertuko balira, kolokan jarriko lirateke erlijioen hizkuntza-jokoa eta esanahiak. Lengoaia mitiko-sinboliko horrek lotura-funtzioa du, alegia, sakratua æ denboraz haragokoa æ dena historia errealaren joanarekin eta orainarekin lotzen du.

Aurrekoa kontuan hartuta, unea heldu da, agian, erlijioaren fenomenologia-kontzeptuak lantzen hasteko; fenomenologiaren eraginez, erlijiosoa sakratu eta misterio bihurtzen da. Hausnartze horrek, aldi berean, aukera eman dezake, batetik, erlijioaren azterketa filosofikoa egiteko eta, bestetik, erlijioek korronte filosofikoetan duten eraginaz jabetzeko; eta eragin hori, gainera, erlijioz blai dauden korronteetan igartzen da (Kant, Hegel...), baina baita beste korronte kritiko batzuetan ere (Marx, Freud, Nietzsche...), hain zuzen ere, arrazoi antropologikoak eta ez-erlijiosoak bilatu dituztenak erlijioaren sorrera eta iraupena azaltzeko.

Azkenik, erlijioen azterketa tipologikoa eginez, erlijio handien (kristautasun, hinduismo, budismo, judaismo eta islamismoaren) funtsezko ezaugarriak, ikurrak eta egitateak ezagutarazi nahi dira. Eta bereziki aztertu nahi da azterketa hori gauza ote den erlijioen artean dauden oinarrizko antzak eta aldeak antzemateko, batez ere honako ideiei dagokienez: sakratua zer den, erritoak, ezaugarri diren ikurrak eta gizakiaren izatearen interpretazioa.

  1. ¿ Misterioa eta sakratua. Sakratua eta profanoa. Haraindikoaren zentzua.

  2. ¿ Hizkuntzaren erlijio-erabileraren berezitasuna: ikurra eta mitoa. Erritoa ekintza sakratu gisa.

  3. ¿ Erlijioen tipologia. Oinarrizko ezaugarriak, ikurrak eta egitateak.

  4. ¿ Liburu sakratua duten erlijioak. Agerkundea.

  5. ¿ Erlijioak agerpide-sortzaile; kulturazko, izpirituzko eta filosofiazko agerpideak.

  6. ¿ Arrazoia eta fedea. Teismoa, agnostizismoa, fideismoa, ateismoa. Teologia eta mistika.

Egitate erlijiosoa fenomeno soziokulturaltzat jotzean, balore eta sinismen-sistema bati buruz ari gara eta, sistema horren bidez, gizakiek mundu errealerako orientabideak eskuratzen dituzte. Gizartean ekin eta eragiteko eredu espezifikoek, sinesmen erlijiosoetan oinarriturik, gizarte-eginkizuna ematen diote erlijioari.

Bloke honen asmoa da, bada, erlijioak gizartearen egituretan, eguneroko jardunean, artean eta kulturan izan duen eta, kasu askotan, oraindik ere duen eragin itzela ezagutzea. Halaber, gizartearen eta kulturaren egitatetzat jo nahi da erlijioa, baina ez egitate aldaezin modura, baizik eta tokian tokiko kultura eta gizarteetara egokitzen den gertakizuntzat, horietako bakoitzetik ohiturak, praktikak eta baloreak hartzen baititu.

Bloke honetan kontuan hartu beharreko beste alderdi bat kode etiko eta erlijiosoen arteko bereizketa da. Erlijioa, portaera moraleko arauak agintzen duenez, etikatzat jotzen da sarri. Zenbait erlijiok eragin itzela izan dute eta dute gizabanakoaren portaeran eta gizarte-ordenean; horiei erlijio etiko edo moralak deitu izan zaie. Idazati honen bidez, antzeman nahi da zertan diren berdinak eta zertan ezberdinak portaera etikoa eta jokabide erlijiosoa, beti ere erlijio eta etikaren arteko harremanen esparru orokorraren baitan.

Mendebaldeko gizarte modernoari izaera sekularizatua eman ohi zaio: gizartearen eremu handiak (politika, artea, moral publikoa, hezkuntza, ideologiak) emantzipatu egin dira erlijioaren tutoretzatik. Sekularizazioarekin batera, laizismoa gertatzen da: laizismoa prozesu bat da, eta, bere bitartez, estatuek autonomia eskuratzen dute erlijioetatik. Eta mendebaldeko gizartearen apurkako sekularizazio eta laizismoaren ondorioz, erlijioak krisi-bidean sartu dira.

Deskribatutako prozesuak, hala ere, ez du gizakion beharrizan erlijiosoak baztertu errotik, eta, are gehiago, erlijio-forma berriak sortzen ari dira. Gaur egungo gizartean aukeran dago sinestea eta ez sinestea, baina baita ezberdin sinestea ere; horrela, egun, sakratuak eta erlijiosoak ikuspegi eta agerpide ezberdin asko dituzte.

Gizartean, halaber, erlijio tradizionalaren ordezko produktu asko eta asko aurkitzen ditugu: praktika eta esperientzia mistikoak, okultistak, magikoak; edo eta sinkretismo erlijiosoa lantzen duten antzeko zerbait æizpiritu-jardunezko eskaintza ugaria æ, osasuna, kirola edo natura gurtzen dituztenak. Erlijio pribatu horietako kide bakoitzak bere neurriko eta gustuko sinkretismoa praktikatzen du, eta jakina, horrek berarekin daraman erlijiosoaren subjetibizazioa ere bai. Praktika horiek, honenbestez, aniztasun kulturalaren giroan merkaturatu dira.

Azkenik, ondo baloratu beharko da zein garrantzitsua den gizabanakoek tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak izatea erlijiozko portaeren inguruan, eta bai erlijio-fenomenoko aukera, sinesmen eta jarrera anitzen inguruan ere. Nolanahi ere, erlijio-askatasuna gizartearen aurrerapentzat jo behar da berez, nahiz eta, aldi berean, Estatuak eta erakunde publikoek izan eduki beharreko izaera laiko eta neutrala.

  1. ¿ Erlijiozkotasunaren dimentsioa gizartearen egituran eta gizakien historian.

  2. ¿ Erlijioen krisia: sekularizazioa, laizismoa... Erlijio profanoak (esoterismoa, mugimendu milenaristak, musika, kirola, gorputzaren gurtza...)

  3. ¿ Erlijioaren agerpide berriak: XX. mendeko erlijio-mugimenduak.

  4. ¿ Etika eta erlijioa: errealitate bakoitza ezagutu. Erlijiozko etika eta etika laikoa.

  5. ¿ Politika eta erlijioa. Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. Erlijio-askatasuna, tolerantzia eta fundamentalismoa. Erlijio-elkarrizketa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.