Arautegia
InprimatuHABEren Lehendakariaren 1987.eko irailaren 3ko EBAZPENA, Zuzendaritza-Batzordean hutsik dagoen Euskaltegiei atxiki gabeko HABEko langileen ordezkaritza betetzeko hauteskundeetara deialdia eginez. HABEren Lehendakariaren 1985.eko otsailaren 8ko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 1997
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/09/03
- Argitaratze-data: 1987/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Ebazpenaren seigarren artikuluaren arabera, HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kidetzan hiru urteak burutu baino lehen hutsunerik gertatuko balitz, 1985.eko hauteskundeetan hurrengo gelditu zenak bete behar zukeen. Aipatu hauteskundeetan beste hautagairik aurkeztu ez zenez, HABEren hiru Zerbitzuetako plantilako diren eta Euskaltegi bati atxiki gabeko lankideen ordezkaria aukeratzeko prozesuari hasera ematea dagokio. Ondorioz, EBAZTEN DUT: Lehenengoa.- 1987.eko uztailaren 24eko Ebazpenez adierazten den HABEren Zuzendaritza-Batzordeko hutsunerako hautagai izan nahi dezatenek urriaren 3a baino lehen eman beharko diote berorren berri idatzia HABEren Zuzendari Orokorrari. HABEren Zuzendari Orokorrak, urriaren 10a baino lehen argitara emango du hautagaien zerrenda, Zerbitzuetako iragarki tauletan jarriz. Hautagaien zerrendaren aurkako murtziloak aurkeztu ahal izango dituzte hautesleek, dagokion Zerbitzuburuari sinatutako idatzia bidaliz. Hauek Zuzendari Orokorrari heleraziko dizkiote idatziok, urriaren 15a baino lehen, behin-betiko zerrenda osa dezan. Bigarrena.- 1987.eko urriaren 16an egingo dira hauteskundeak, HABEren egoitza nagusian, horretarako Mahai bat jarriko delarik. Lehendakari batek eta bi Bokalek osatuko dute Mahaia, hiru Zerbitzuetako plantilako hautagai ez diren zaharrenek osatu ere. Hauetako zaharrena izango da Lehendakari eta gazteena arituko Idazkaritzan. Hirugarrena.- Botazioan, hautesle bakoitzak hautatu nahi duen hautagaiaren izen-abizenak idatziko ditu orri zuri batean, zorro zurian sartu ondoren Mahaiko Lehendakariari emango diolarik, honek kutxan sar dezan. Hautatze-kolegioa urriaren 16ko 13etan itxiko da, emandako botuak zenbatu ondoren dagokion akta osatuko delarik, Mahaiko hiruek sinatuz. Aipatu akta osatuz gero, Mahaiko Lehendakariak HABEren Zuzendari Orokorrari eramango dio, honek Erakundearen Lehendakariari heleraz diezaion. Laugarrena.- Astebeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da boturik gehien lortu duenaren izena. Botuetan hainbana eginez gero, aintzinatasunik handiena duena izango da aukeratua, eta horretan ere berdintasuna emanez gero, adinez zaharrena. Boskarrena.- Hautatze-Mahaiak hartutako erabakiaren aurka HABEren Lehendakariarengana jo daiteke, argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, honen Ebazpena izango delarik bide administratiboaren amaia. Seigarrena.- Ebazpen honen arabera aurkeztutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko karguak hiru urteko iraupena izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik. Zazpigarrena.- Erabaki honen aurka Birjarpen-Errekurtsoa egin ahal izango dute doakienek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze-biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. XEDAPEN GEHIGARRIA HABEko plantilan inskribiturik dauden eta Erakundearen Euskaltegi bati atxiki gabeko langile guztiak izan daitezke deialdi honetarako hautesle eta hautagai. Gasteizen, 1987.eko irailaren 3an. HABEren Lehendakariak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: HABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1987.eko uztailaren 24eko EBAZPENA, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia aldatzea onartuz.
- Ikus: HABEren Lehendakariaren 1985.eko Otsailaren 20ko EBAZPENA, HABEko Glotodidaktika, Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuetako eta Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hiru ordezkari hautatzeko
- Ikus: HABEaren Lehendakariaren 1985.eko otsailaren 8ko EBAZPENA, HABEko Glotodidaktika, Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuetako eta Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean, HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hiru ordezkari hautatzek