Arautegia
InprimatuERABAKIA, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak 1987.eko Urtarrilaren 2an hartutakoa. ccOsakidetzao Euskal Osasun-Zerbitzuko lanarigoaren atxikipenaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 135
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/01/02
- Argitaratze-data: 1987/01/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak 1986.eko Urriaren 14ean egindako bilkuran erabaki ondoren, «Deba Garaia» Udal Elkarteak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioari ematen dio, 1986.eko Abenduaren 29an emandako Eskribau-Agiria dela bide, Deba Garaiko Eskualde-mailako Eritegiaren jabetasun osoa, eta bai horri dagozkion gainontzeko lurrak, ogasun, eskubide, betebehar eta lanari guztiak ere, hartzailea behartuta egongo dela baltzu-zorrak beretzakotzat hartzera eta Eritegi hori herri-mailako eritegietan sartzera. Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak «Osakidetza» Euskal Osasun-Zerbitzua sortarazi egin zuen, Erakunde Burujabe izateko eta Autonomia-Elkarteko herri-mailako osasun-zerbitzuez arduratzeko. Beraz, Lege horretan ohartematen direnak betez, honako hau ERABAKI DUT: Honekin batera argitaratzen den Eraskinean zerrendatutako lanariak «Osakidetzan Euskal Osasun-Zerbitzuari atxikitzen zaizkio. Atxikipen horrek 1987.eko Urtarrilaren lehenengoaz gerora izango du eragite-indarra eta lanari horien lansariak lan-mailari eta indarrean dagoen Bateango Itunean jarritakoari dagozkionak izango dira. Gasteiz, 1987.eko Urtarrilak 3. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.ERASKINA TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren 1987.eko Urtarrilaren 2ko ERABAKIA, «Osakidetza» Euskal Osasun-Zerbitzuko langilegoaren atxikipenaz (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Maiatzaren 19ko 9/1983 LEGEA, "Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuarekikoa". (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Maiatzaren 19ko 9/1983 LEGEA, "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekikoa".