Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEren Lehendakariaren 1985.eko martxoaren 15eko EBAZPENA, HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetan martxoaren 22an ospatzekoak ziren hauteskundeak burutu ezintzat eman, egun osoa lektiboa izatea erabaki eta Zuzendaritza-Batzorderako HABEren menpeko Euskaltegietako ordezkari-postua hutsik uztea ebatziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 643
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/03/15
  • Argitaratze-data: 1985/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Atal bakarra.- Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Euskal foku eta Kirolen Baterakundeek, Agindu hau indarrean jar dadineko egunetik hasi eta sei hilabeteko gehienezko epearen barruan eta Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzaren aurrean, 276/1984 Dekretoak ezartzen duenari egokitutako eta bakoitzak eratutako bere Estatuto-Egitasmoa aurkeztu beharko du, onarpena eman ahal izateko. AZKEN ERABAKIAK Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 12. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS M.ª BANDRES UNANUE.HABEren Lehendakariaren 1985.eko otsailaren 8ko Ebazpenak HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hiru ordezkari hautatzeko arauak ematen ditu. Ebazpen horren 10. artikuluak 2) atalean arautzen duenez, hauteskundeok egin ahal izateko, martxoaren 22an, 13 eta 17 orduen artean ez da eskola-ordurik emango. Ebazpen hartan xedatutako epeen barnean HABEren menpeko Euskaltegietako plantilakoen ordezkaritarako hautagairik aurkeztu ez denez, EBAZTEN DUT 1.- HABEren menpeko Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribiko Euskaltegi Publikoetan ez da ezinbestean 1985.eko martxoaren 22an HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hauteskunderik izango. 2.- Egun hori lektiboa izango da ondorio guztietarako, 1985.eko otsailaren 8ko Ebazpenaren 10. artikuluaren 2) ataIa ere lau Euskaltegi horientzako indarrik gabe gelditzen delarik. 3.- HABEren Zuzendaritza-Batzordean HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetako plantilakoen ordezkari-postua hutsik geratuko da, HABEren Zuzendaritza-Batzordeak HABE Euskaltegietako ordezkari hori nola eta noiz hautatu erabaki arte. Gasteiz, 1985.eko martxoaren 15ean. HABEren Lehendakaria, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.