Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HABE 1984ko Ekainaren 14ko HABEren Lehendakariaren EBAZPENA Euskaltegien Erregistroa sortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 1324
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1984/06/14
  • Argitaratze-data: 1984/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako eta Euskaltegiak arautzeko 1983ko Azaroaren 25eko 29 Legeak bere 14.artikuluan HABEren Lehendakariaren Ebazpenez Euskaltegien Erregistroa sortzeko agintzen du. Bestalde, 17. artikuluak, Euskaltegi guztiak aipatutako Erregistroan inskribatuta egon behar dutela ebazten du. Bidezkoa da, beraz, Euskaltegien Erregistroa sortzea legeak agindu duelako eta antolamenduaren indarrez HABEri eman zaizkion funtzioak betetzeko ezinbesteko tresna delako. Ondorioz, EBAZTEN DUT: Lehenengo Artikulua.-Euskaltegien Erregistroa sortzen da negoziatu organikoaren mailaduna eta HABEren Ekonomi eta Administrazio Sailari loturik egongo dena. Bigarren Artikulua.-Euskaltegien Erregistroa bat bakarra izango da eta honako atal hauek osatuko dute: a) HABEren menpeko Euskaltegi Publikoenak. b) Eskubide Publikozko beste Erakundeen menpeko Euskaltegienak. c) Euskaltegi pribatu homologatuenak. d) Euskaltegi pribatu libreenak. Hirugarren Artikulua.-Erregistroan eraman behar dira: dokumentuen aurkezpen liburu bakar bat, Erregistroa banaturik dagoen atal bakoitzeko inskripzio liburu bat eta HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpenez erabakiko diren beste hainbat era berean, Euskaltegi bakoitzari dagozkion obratako projektu eta ondasun higikorrei buruzko agirien eta beste edozein dokumenturen expediente bat Euskaltegiko. Laugarren Artikulua.-Erregistroko inskripzioak alta ematekoak, osagarriak eta baja ematekoak izango dira. Inskripzio horiek guztiak eskaera ondoren egingo dira; edo, eskaerarik ez balego, ofizioz, Ebazpen honetan edo beste edozein erabakitan aginduaren eta HABEren Zuzendari Orokorrak emango dituen oharren arabera, beti ere dagokion Euskaltegiari jakineraziko zaiolarik. Boskarren Artikulua.-1. Ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten Euskaltegi publikoak eta, Kultura Sailak bere Ordenez sailkatuko dituen pribatuak dagokien sailkapen expedienteko datu eta egiaztagirien arabera inskribatuko dira. 2. Dena den sarrerako inskripzioan honako zehaztapen hauek emango dira: a) Euskaltegiaren titularra, maila eta sailkapenaren data. b) Euskaltegiaren orden-zenbakia eta izena. c) Berari atxikitako ondasunak eta huen titularitatea. d) Dagoen lekua. e) Ikaspostuen zenbatekoa. Seigarren Artikulua.-Lehengo artikuluan erabakitakoaren arabera, inskripzioak bere indar osoa duten arren, Euskaltegi titurrak, zerbitzua eraginkorragoa izan dadin, Erregistroak eska diezaizkiekeen beste datu eta dokumentu guztiak ematera beharturik daude Zazpigarren Artikulua.-1. Euskaltegi bakoitzaren sarrera-inskripzioko datuetan gertarzen diren aldaketak jasotzen dituztenak dira inskripzio osagarriak eta dagokion expedientetik datozen datu eta egiaztagiriekin egingo dira: 2. Inskripzio osagarria egiterakoan albo-oharra idatziko da dagokion Euskaltegiaren sarrera inskripzioan. horretarako dagoen lekuan zertzelada hori aipatuz. eta berdin egingo da sarrera inscripzio berria eta dagokion baja egin behar den kasuetan ere. Zortzigarren Artikulua.-Euskaltegia kendu. sailkapena ezeztatu edo jarduna bukatzen denetan egingo da bajako inskripzioa. Inskripzioa egin ondoren berau sortu duten agiri guztietan idatziko da. Bederatzigarren Artikulua.-1. Agiriren bat Erregistroan sartzen denean sarrera-eguna jasoko da dokumentuen aurkezpen liburuan. 2. Idazpenak zera aipatuku du: dagokion Euskaltegia, agiria eman duen saila, edukiaren zernolakoa adieraziko duen Iaburpena eta aurkezpen eguna. 3. Agiriaren inskripzioa albo oharrez adieraziko da bere garaian. Hamargarren Artikulua.-1. Erregistroan inskriba daitekeen agiririk sartu ahala, aztertu egingo da, inskripziorako eskatzen diren datu guztiak dituen eta dagozkion aginduetako eskakizun formalak betetzen diren egiaztatuz. 2. Inskribatutako agiri bakoitzaren ale ziurtatu bat emango zaio Euskaltegiari. Hamaikagarren Artikulua.-1. Erregistroa publikoa da. Edozein helduak azter dezake berez inskripzioetako edukia. 2. Euskaltegiei dagozkien datuen ziurtagiririk lortu nahi eta idatziz eska dezakeenari Erregistroak eman egingo dizkio. AZKEN XEDAPENA HABEren. Zuzendari Orokorrari baimen ematen zaio Ebazpen honetan erabakitakoa garatu eta bete erazteko eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko den egun berean jarriko da indarren. Gasteiz, 1984.eko Ekainak 14. Epaimahaiburua HABE, JOSEBA ARREGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.