Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 4koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «CEBANC» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 1018
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/04
  • Argitaratze-data: 2020/02/21

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxe pribatuei, erdi edo goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du, eta 5. eta 6. artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuz Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako CEBANC Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, 2017ko martxoaren 14ko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, eta Hezkuntza sailburuaren Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, CEBANC bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datu hauekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe pribatu integratua.

  2. Izen espezifikoa: «CEBANC».

  3. Kode zenbakia: 20006158.

  4. Titularra: «CEBANC, S.A.».

  5. Helbidea: Berio pasealekua, 50.

  6. Herria: Donostia.

  7. Udala: Donostia.

  8. Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

    «CEBANC» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

  1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

  2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluko 3.puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

  1. Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

    1. «Administrazio-zerbitzuak», oinarrizko Lanbide Heziketa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Administrazio-kudeaketa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Zuzendaritzari laguntza ematea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

    1. «Merkataritza-jarduerak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Nazioarteko merkataritza», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Marketina eta publizitatea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Garraioa eta logistika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

    1. «Informatika eta komunikazioak», oinarrizko lanbide-heziketa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Mikroinformatika-sistemak eta sareak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Sareko informatika-sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    5. «Web Aplikazioen Garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  4. Lanbide-arloa: Osasungintza.

    1. «Dietetika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  5. Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

    1. «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

    1. «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Zuzendaritzarako laguntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    8. «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    9. «Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  2. Lanbide-arloa: Arte grafikoak.

    1. «Argitalpen-produktu multimedien garapena», profesionaltasun-ziurtagiria.

  3. Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

    1. «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Denda txikiak kudeatzeko jarduerak», profesionaltasun ziurtagiria.

    3. «Salmenta-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Nazioarteko merkataritzaren administrazio- eta finantza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Nazioarteko salerosketa eta marketinga», profesionaltasun-ziurtagiria.

  4. Lanbide arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

    1. «Eraikuntza-proiektuak irudikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  5. Lanbide arloa: Turismoa eta ostalaritza.

    1. «Sukaldaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Tabernako eta kafetegiko zerbitzuak», profesionaltasun ziurtagiria.

  6. Lanbide arloa: Elikagaien industriak.

    1. «Okintza eta opilgintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Pastelgintza eta konfiteria», profesionaltasun-ziurtagiria.

  7. Lanbide arloa: Informatika eta komunikazioak.

    1. «Interneteko zerbitzuak administratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemen eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemen administrazioa eta programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Web-orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Informatika-segurtasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Mikroinformatika-sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  8. Lanbide arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

    1. «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

  9. Lanbide arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

    1. «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

  2. Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA. Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hileko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.