Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko irailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko eta 2018ko otsailaren 26ko aginduen bidez egindako deialdiko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4257
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/09/02
- Argitaratze-data: 2019/09/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburu beraren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez egindako deialdiko hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak; horiek 2018-2019ko ikasturtean praktikak berriro egin behar izan zituzten, edo praktikak egiteko legezko atzerapen egoeran egotea onartu eta 2018-2019ko ikasturtean berriro egin behar izan zituzten.
2018ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egindako deialdiko hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, hirugarren oinarrian adierazitako salbuespenak eta atzerapenak salbu.
Praktikak amaitu dira eta, eskatutako betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela aztertu ondoren, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak.
Horren ondorioz,
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez egindako deialdiko hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Praktikak berriro egin behar izan zituzten edo praktikak atzeratu zituzten hautatutako izangaiak dira, eta gainditu egin dituztenak. Horiek I. eranskineko zerrendan daude.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidetako karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egindako deialdiko hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Praktikak gainditu dituzten edo horiek ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak dira. Horiek II. eranskineko zerrendan daude.
Hirugarrena. Agindu honen bidez izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira, 2019ko irailaren 1etik aurrera.
Laugarrena. Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko eta 2018ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko otsailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitzen da.