Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programak eta -ekintzak egiteko eta mahastizaintza eta ardogintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzen 2019ko deialdia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6072
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/12/04
- Argitaratze-data: 2018/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzeko eta haien ardoen kalitatea finkatzeko, mahastizaintza eta ardogintzako merkatuaren erakunde komun bat ezarri da. Erkidegoko Erregelamenduak ezarritako babes-neurrien artean, erkidegoko ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetako merkatuetan sustatzea jasotzen da.
Merkatuen erakunde komun hori (MEK), egun, honako erregelamendu hauen arabera arautzen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritza-produktuen merkatuen erakunde komuna sortzen duena eta erregelamendu hauek baliogabetzen dituena: 922/72 (EEE), 234/79 (EE), 1307/2001 (EE) eta 1234/2007; Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatua (EB), zeinaren bidez osatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez, eta aldatzen baita Batzordearen 555/2008 (EE) Erregelamendua, eta Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), zeinaren bidez ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduko (EB) zer xedapen aplikatu behar diren mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez.
Estatuan, 2018ko urtarrilaren 13an, argitara eman zen urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretua, Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzekoa. Duela gutxi, arau horren ordez, 1363/2018 Errege Dekretua onartu da, azaroaren 2koa, Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoa. Errege Dekretu horren II. kapituluko 1. sekzioan, «Hirugarren herrialdeetako merkatuetarako sustapena» neurria jasotzen da, eta 4. sekzioan, «Inbertsioak» neurria.
Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuak ezartzen ditu Europako Erkidegoko erregelamenduak eta Estatuko oinarrizko araudia garatzeko eta aplikatzeko arauak (227/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Erkidegoaren laguntza-neurriak aplikatu eta garatzekoa). Arau horrek abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua indargabetu eta ordeztu du, hain zuzen ere laguntza hauek arautzen dituzten arau substantiboetan egindako aldaketak txertatzea ahalbidetzeko.
Bestalde, agindu honen bidez, deialdia egiten da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuan ezarritako laguntzak emateko, baina laguntza horien gastua FEAGA 2020 aurrekontuari egotziko zaio. Horrenbestez, laguntza horiek eraginkorrak izateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko Aurrekontu Orokorretan behar besteko kreditua eduki behar da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.
Hori dela bide, hau
Lehenengoa. Xedea.
Agindu honen xedea da ardogintzako produktuen sustapen- eta informazio-ekintzak eta -programak hirugarren herrialdeetan egiteko eta inbertsioetarako laguntzen 2019ko deialdia egitea, betiere azaroaren 2ko 1363/2018 Dekretuan xedatutakoa betetzeko.
Bigarrena. Eskabideak aurkeztea eta horretarako epea.
Agindu hau argitaratu eta biharamunean hasiko da ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko ekintza eta programetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urtarrilaren 15ean bukatuko da. Laguntza honen eskabide-formularioaren edukia IV. eranskinean dago jasota.
Inbertsioak egiteko laguntza-eskabideak aurkezteko epea, berriz, agindu hau argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko otsailaren 1a baino lehen bukatuko da. Hala ere, 2018ko apirilaren 14tik aurrera (egun hori barnean dela) aurkeztutako eskabideak onartuko dira. Laguntza honen eskabide-formularioaren edukia V. eranskinean dago jasota.
Bete egiten da hauetan xedatutakoa: irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan.
Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.
Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.
Modu elektronikoa: eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bidez.
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.
Pertsona juridikoek baliabide elektronikoz aurkeztuko dituzte eskabideak, ebazpen honen 4. apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean zein elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:
http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ - Programa OCM Vino Promoción 2020 (Ref: 0111004) u OCM Vino Inversión 2020 (Ref: 0111005).
http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ - MAB-Ardoa sustapena Programa 2020 (Ref:0111004) edo MAB-Ardoa inbertsioa Programa 2020 (Ref: 0111005).
Eskabidea egin osteko izapideak helbide elektroniko honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/micarpeta eta http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.
Hirugarrena. Egokitzapena.
Laguntza hauek xedapen eta erregelamendu hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamendua (EB) (apirilaren 15eko 2016/1149 EB Erregelamendu Delegatuak osatua), Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretua denak ere Espainiako estatu osoan bete beharrekoak, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretua, edo horiek ordezten dituzten araudiak.
2019ko laguntzak arautzen dituen araudia ezagutarazteko, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 7.2 eta 17.2 artikuluetan xedatutakoa betez, agindu honen I. eta II. eranskinetan jasotzen da araudia, ekitaldi honetan aplikatzekoa zein erreferentziazkoa.
Laugarrena. Baldintza.
Agindu hau eraginkorra izateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko Aurrekontu Orokorretan, behin betiko ebazpenaren unean, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.
Bosgarrena. Bateraezintasunak.
Agindu honen deialdiko laguntzak ezin dira bateratu xede bereko beste laguntza batzuekin, eta, are gutxiago, irailaren 23ko 179/2015 Dekretuak araututako diru-laguntzekin. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).
Halaber, laguntza hauek ezingo dira bateratu otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren bidez deitutakoekin. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da. Laguntza hauek bereziki bateraezinak dira programa horretako «Lehiatu Berria» laguntzekin.
Seigarrena. Inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena.
Agindu honetako III. eranskinean jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren ondorioetarako.
Zazpigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke nekazaritza-gaietan eskumena duen sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Zortzigarrena. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ekintza-motak eta programen iraupena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 45. artikuluan aipatutako neurria azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren I. eranskinean zerrendatutako edozein ekintzatan eta jardueratan aplika daiteke.
Halako ekintzak programa baten barruan gauzatu beharko dira, hala zehazten baita azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 2.h) artikuluan.
2019-2023 programazio-aldian, programak hiru urtekoak izango dira gehienez, onuradun jakin batentzat, hirugarren herrialde batean edo hirugarren herrialde bateko merkatu batean. Hala ere, programaren efektuek hala justifikatzen badute, programak luzatu ahal izango dira behin, bi urtez gehienez, edo bi aldiz, urtebetez gehienez luzapen bakoitzean, aurretik horretarako eskabidea eginda, hala xedatzen baita azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 8.4 artikuluan.
Onuradunak.
Hirugarren herrialdeetan sustapen-neurriak finantzatzeko laguntza-eskabideak honako hauek aurkez ditzakete:
Ardogintzako enpresak.
Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, eta erakunde horiek biltzen dituzten elkarteak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 152. eta 156. artikuluei jarraituz definituak.
Lanbidearteko erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 157. eta 158. artikuluen arabera definituak eta maila nazionalean aitortuak, eta Espainian aitortuak Nekazaritzako elikagaien lanbidearteko erakundeak arautzen dituen abenduaren 30eko 38/1994 Legean xedatutakoari jarraituz.
Erakunde profesionalak: halakotzat hartuko dira gehienbat ardoaren sektorean jarduten dutenak, eta maila nazionalean aitortuta daudenak indarreko araudiarekin bat etorriz, betiere beren estatutuetako helburuen artean sustapen-jarduerak egitea jasota badute.
Ardogintzaren adierazpen geografiko babestuen eta jatorri-deitura babestuen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak eta haien elkarteak.
Bi ekoizle edo gehiago biltzen dituzten aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute.
Kooperatibek berek edo kooperatibakideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak.
Ardogintzaren sektoreko enpresez bakarrik osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea dutenak.
Erakunde publikoak, legez ezarritako eskumena dutenak produktuak eta merkatuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko jarduerak garatzeko.
Ekoizleak biltzen dituzten aldi baterako elkarteek edo elkarte iraunkorrek ordezkari bat izendatu beharko dute, ahalmen nahikoa izango duena elkarteak laguntzen onuradun den aldetik izango dituen betebeharrak konplitzeko, hala ezartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluan. Elkarteko kide guztiak onuradun izango dira, eta elkartean jarraitu beharko dute eskaera egiten denetik azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritako finantza-kontroleko betebeharrak bukatu arte.
Onuradunek, langile-kopuruaren, enpresaren tamainaren eta azken urteetako lan-esperientziaren arabera, frogatu beharko dute gaitasun tekniko nahikoa dutela hirugarren herrialdeekiko merkataritza-harremanen eskakizunei aurre egiteko, eta badaukatela baliabide finantzario eta langile nahikoa bermatzeko neurria ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzen dela. Horretaz gain, bermatu beharko dute aski produktu dutela, kantitate nahiz kalitatean, egindako sustapenaren ondorioz sor daitezkeen eskaerei epe luzeko erantzuna ziurtatzeko, behin sustapena bukatuta.
Produktu eta herrialde onargarriak.
Sustapen-neurriak aplikatu ahal izango zaizkie azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehaztuta dauden zuzeneko kontsumorako kalitatezko produktuei, baldin eta hirugarren herrialdeetan merkataritza-irteera berriak edo esportatzeko aukerak badituzte eta kategoria hauetako batean sartzen badira:
Jatorri-deitura babestua duten ardoak.
Adierazpen geografiko babestua duten ardoak.
Ardogintzako mahats-aldaera (edo aldaerak) zehaztua duten ardoak.
Hirugarren herrialde guztietan egin daitezke sustapen-neurriak, baina lehentasuna emango zaie azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren III. eranskinean zehaztutakoei.
Ekintzen eta programen ezaugarriak.
Ekintzek eta programek oso argi definituta egon behar dute, eta, bereziki, zehaztuko dira zer hirugarren herrialde edo merkatu duten helburu, zer ardo-mota landuko dituzten, zer ekintza eta jarduera gauzatu nahi diren eta haietako bakoitzak zer kostu izango duen gutxi gorabehera.
Ekintzak 12 hilabeteko epeetan banatuko dira, urte bakoitzeko maiatzaren 1etik hasita.
Mezuak produktuaren berezko ezaugarrietan oinarrituko dira, eta helburu dituzten hirugarren herrialdeetako araudi aplikagarrira egokitu beharko dira.
Kalitate bereizgarria duten ardoen kasuan, produktuaren jatorria zehaztu beharko da, informazio- eta sustapen-kanpainaren barruan.
Alde batera utzi gabe azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa, markei buruzko erreferentziak mezuaren parte izan daitezke, hala badagokio.
Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak informazio- eta sustapen-kanpainei buruzko jarraibideak ezar ditzake urtero, neurriaren koherentzia eta eraginkortasuna bultzatzeko asmoz; jarraibide horiek sekzio horretan xedatutakoaren arabera arautuko dira.
Espedientearen fase desberdinetan aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Pertsona fisikoen kasuan:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.
Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion ekonomia-jardueren eranskina.
Pertsona juridikoen kasuan:
Legezko ordezkariaren NANa.
Enpesa eratzeko eskritura.
Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskritura.
Entitatearen estatutuak.
Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.
Bien kasuan:
Kontuaren titulartasuna adierazteko banku-erakundearen ziurtagiria.
Azken 3 urteetako finantza-adierazpenak eta/edo urteko txostenak (galera-irabazien kontua eta balantzea).
Sustapen-programaren memoria deskriptibo zehatza, herrialdeka, ekintzaka eta jardueraka.
Koadro bat azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoaren arabera.
Proposatutako kostuek merkatuko prezio normalak gainditzen ez dituztelako justifikazioa (hornitzaile desberdinen hiru eskaintza).
Programa honetan diru-laguntzarik jaso ez bada, hirugarrenaren altaren dokumentua.
Luzapenaren kasuan, lehenengo bi urteetako emaitzen txostena.
Programa aldatzeko eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Hala badagokio, planteatutako aldaketa txikien jakinarazpena, organo kudeatzaileari zuzendua.
Hala badagokio, aldaketaren eskabide formala.
Programaren parte baten ordainketa eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
PDF artxibo pertsonalizatua.
Txostena-Laburpena (fitxak).
Fakturak, ordainketa-ziurtagiriak eta aurkeztutako gastuen euskarri materiala.
Kontu bakar eta berariazkoaren bankuko kontu-laburpena.
Kontu bakarrari lotutako txartelen bankuko kontu-laburpena.
Konpentsazio-ordainketen kasuan, faktura igortzen duenaren ziurtagiria.
Programaren azken ordainketa eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
PDF artxibo pertsonalizatua.
Txostena-Laburpena (fitxak).
Fakturak, ordainketa-ziurtagiriak eta aurkeztutako gastuen euskarri materiala.
Auditoretza-txostena edo finantza-egoeren ziurtagiria.
Kontu bakar eta berariazkoaren bankuko kontu-laburpena.
Kontu bakarrari lotutako txartelen bankuko kontu-laburpena.
Konpentsazio-ordainketen kasuan, faktura igortzen duenaren ziurtagiria.
Onuradunaren ziurtagiria, onartutako programaren administrazio- eta kudeaketa-gastuak justifikatzekoa.
Sustapen-jarduerak egiten dituzten langileen gastuen justifikazioa.
Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei dagokienez:
Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 22. artikuluan adierazitakoa.
Hala badagokio, eskatzaileari lotutako enpresek egindako gastuaren fakturazioari dagokiona.
Aurkeztu diren programa gauzatzeko gastuak laguntza-eskabidean sartutako ardoei bakar-bakarrik dagozkiela.
Balorazio irizpideak.
Aurkeztutako eskabideen balorazioa bi fasetan egingo da:
Onargarritasuna egiaztatzeko fasea: egiaztatuko da eskabideek betetzen dituztela Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 10. artikuluko eskakizunak (erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen da, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez, eta Batzordearen 555/2008 Erregelamendua (EE) aldatzen da). Horretarako, dokumentazioak behar besteko zehaztasuna izan behar du. Ez dira onartuko eskakizun horiek betetzen ez dituzten eskabideak.
Lehenespen-fasea: aurreko fasea gainditu duten programei baino ez zaie aplikatuko. Puntuazioa emateko, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren V. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Bazter utziko dira 25 puntu lortzen ez duten programak.
Gainera, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren V.3 eranskinean ezarritako irizpidean oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarritzat iritzitako balorazio-irizpide hauek aplikatuko zaizkio:
Kalitate-ikurren bati lotutako produktuak dituen programaren bat izatea: 6 puntu.
ETEek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat etorriz: 4 puntu.
ETE ez direnek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat etorriz: 2 puntu.
Ekintzak eta programak aldatzea.
Azken ordainketa egiteko eskaera aurkeztu aurretik, azken ordainketaren aurretik tokian bertan egiten diren kontrolen aurretik, eta, edozein kasutan ere, programa egiten amaitu aurretik, hasieran hautatutako programen aldaketak aurkez ditzakete onuradunek, ez badituzte zalantzan jartzen programen helburuak, ez badituzte garestitzen programen aurrekontuak, ez badute aldaketarik sortzen onargarritasunean, ez badute puntuazioa jaisten, ondo justifikatzen badira, agintari eskudunek finkatutako epeen barruan jakinarazten badira, eta agintari eskudunek horretarako baimena ematen badute.
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo Nekazaritza Bermatzeko Funtsak, hala badagokio, aldaketa-eskabideen gaineko ebazpena emango du eta onuradunei horren berri eman, aldaketa-eskabidea osorik jaso eta gehienez ere 60 eguneko epean. Epe hori eten egin ahal izango da Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunak edo, hala badagokio, FEGAk egindako jakinarazpenaren bidez, baldin eta informazio gehiago jasotzea edo egiaztapenen bat egitea beharrezkoa dela iritziz gero.
Hala ere, baimena eman daiteke aldaketa txikiak egiteko, automatikoki eta organo kudeatzailearen aldez aurretiko baimena izan gabe, indarrean den azken ebazpenean baimendutako laguntzaren zenbatekoan, betiere aurreko paragrafoko eskakizunak beteta.
Bigarren apartatuan adierazitako ondorioetarako, aldaketa txikiak honako hauek izango dira, besteak beste:
Onartuta dagoen programa bateko ekintzen arteko finantza-transferentziak, indarrean den azken ebazpenean ekintza bakoitzerako baimendutako zenbatekoaren ehuneko 20koak gehienez, betiere programarako baimendutako laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe.
Indarrean den azken ebazpenean baimendutako programaren aurrekontua merkatzeko aldaketak, ehuneko 20ko mugaren barrukoak, baldin eta aurrekontu-aurrezpenen ondoriozkoak baino ez badira, eta ekintza guztiak egiten badira.
Egoera horiek behar bezala egiaztatuta egon beharko dira, eta jakinarazi egingo zaizkio organo kudeatzaileari edozein unetan, edo, bestela, gehienez ere ordainketa-eskabidea egitean.
Gutxienez, jarduera gauzatu baino 15 egun lehenago jakinarazi beharko dira aldaketa guztiak. Betiere, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko azken eguna 2020ko martxoaren 15a izango da.
Autonomia-erkidegoek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari jakinaraziko diote, urte bakoitzeko otsailaren 1a baino lehen, nolako aldaketak izan diren, betiere abian diren urterokoei eragiten badiete.
Urte anitzeko programetan, hasi gabeko urterokoei eragiten dieten aldaketak urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko zaizkio, urtero, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, onar ditzan, eta organo horrek, era berean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari jakinaraziko dizkio, martxoaren 15a baino lehen.
Finantzaketa.
Hautatutako programen finantzaketan Europar Batasunak duen partaidetzak ezin izango du gainditu diruz lagun daitezkeen gastuen % 50. Bi edo hiru urteko iraupena duten programetan, exekuzio-urte bakoitzean aplikatuko da gehieneko muga hori.
Indarrean den azken ebazpenean onartutako laguntza-ehunekoa emango da, baldin eta ebazpenaren xede den programaren aurrekontuaren ehuneko 70 exekutatu bada. Aurrekontuaren exekuzioa % 50 eta % 70 bitartean badago, indarrean den azken ebazpenean onartutako laguntza-ehunekoari honako murrizketa hauek aplikatuko zaizkio:
Exekuzioa ehuneko 65ekoa edo hortik gorakoa eta ehuneko 70etik beherakoa bada, onartutako laguntza-ehunekoa bost puntu gutxiko da.
Exekuzioa ehuneko 60koa edo hortik gorakoa eta ehuneko 65etik beherakoa bada, onartutako laguntza-ehunekoa 10 puntu gutxiko da.
Exekuzioa ehuneko 50ekoa edo hortik gorakoa eta ehuneko 60tik beherakoa bada, onartutako laguntza-ehunekoa 15 puntu gutxiko da.
Ez da laguntzarik emango eta gordailututako bermea exekutatuko da baldin eta exekuzio-maila ehuneko 50etik beherakoa bada.
Onuradun bakoitzak eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da izan eranskin honetan araututako neurri horretara bideratutako aurrekontu osoaren ehuneko 5 baino handiagoa, dagokion ekitaldirako laguntza-programako finantzaketa-fitxa kontuan hartuta. Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 5.a) artikuluan aipatzen diren onuradunei baino ez zaie aplikatuko muga hori.
Onuradunen ekarpen ekonomikoa nahitaezko kontribuzioetatik edo tarifetatik etor daiteke.
Aurrerakinak.
Onuradunak, erakunde publiko ez bada, aurrerakin-eskabide bat aurkez diezaioke Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, Europar Batasunaren urteko kontribuzioaren zenbatekoaren ehuneko 80ra irits daitekeena.
Ez da aurrerakinik ordainduko, ez bada erakunde ordaintzailearen aldeko berme bat osatzen, aurrerakinaren ehuneko 100ekoa, betiere Batzordearen martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuarekin bat etorriz. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailutuko dira bermeak.
Ordainketak.
Badago eskatzea Europar Batasunaren urteko kontribuzioa ordainketa bakarrean edo bitarteko ordainketen bidez jasotzeko. Egindako eta ordaindutako ekintzei buruzkoak izango dira eskabideak.
Ordainketa guztiak horretarako bakarrik sortutako banku-kontu bakar baten bidez egingo dira, salbu eta autonomia-erkidegoko organo eskudunak edo, eremu nazionaleko erakunde publikoetarako, FEGAk ezarritako salbuespen-kasuetan.
Bitarteko ordainketen eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aurkeztu behar dira, edo, eremu nazionaleko erakunde publikoak badira, FEGAren aurrean, lau hilabeteko aldi bakoitza bukatzen den hilabetearen hurrengoa bukatu baino lehen, eta maiatzaren 1etik hasita.
Bitarteko ordainketek eta azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 14. artikuluan aurreikusitako aurrerakinaren ordainketak ezingo dute guztira gainditu Europar Batasunaren kontribuzio osoaren ehuneko 80.
Urteroko bakoitzaren ekintzak bukatu ondoren, eta ekainaren 1a baino lehen, onuradunak laguntzaren saldoa ordain diezaioten eska dezake Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren aurrean.
Autonomia-erkidegoak edota Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak, gehienez, 75 eguneko epean burutuko dute ordainketa, ordainketa-eskabidea osorik jasotzen duten egunetik hasita. Epe hori eten egin ahal izango da AElikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo, hala badagokio, FEGAk egindako jakinarazpenaren bidez, baldin eta informazio gehiago jasotzea edo egiaztapenen bat egitea beharrezkoa dela iritziz gero.
Ordainketa-eskabide guztiekin batera, auditoretza-txosten bat aurkeztuko da, eta, han, epigrafe honen hurrengo apartatuan oro har adierazten diren egiaztapen guztiak jasoko dira gutxienez. 300.000 euroko edo hortik gorako diru-laguntza onartua duten programak badira, txostenak finantza-egoerari buruzko ziurtagiri baten tankera izango du.
Auditoretza-txosten horretan eta finantza-egoeren ziurtagirian, zehaztuko da zer-nolako egiaztapenak egin diren, eta adieraziko dira onuradunak laguntza jaso ahal izateko betekizunak eta arau aplikagarriak betetzen ez dituela pentsarazten duten gertakari eta salbuespen guztiak. Beraz, informazio hori zehatz eta argi eman beharko da, organo kudeatzaileak modua izan dezan hurrengo apartatuan adierazten diren puntuen gaineko erabakia hartzeko. Betiere, egiaztatutako atal guztietan ateratako ondorioak adieraziko dira, bai eta ez-betetzeak eta/edo aukeratu ezineko gastuak zein diren ere.
Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako kontu-auditore batek egingo ditu auditoretza-txostena eta finantza-egoeren ziurtagiria, Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legearen 27. artikuluan adierazitako finantza-bermea ematearren, eta egokiro frogatu beharko du proposatutako gastuak diruz laguntzeko modukoak eta benetakoak direla.
Auditoretza-txostenetan eta finantza-egoeren ziurtagirietan, oro har, honako egiaztapen hauek bilduko dira:
Onuradunak bere gain hartutako gastuak diruz laguntzeko modukotzat hartzen dira azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren I. eranskinean, eta bat datoz Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoarekin.
Aurkeztutako gastuen kontzeptuak bat datoz sustapen-programaren indarreko azken ebazpenean onartutako jarduerekin.
Fakturetako eta gainerako gastu-egiaztagirietako gastuak benetan egindakoak dira.
Aurkeztutako gastuen faktura eta egiaztagiri guztiek zerga- eta gizarte-lege aplikagarriak betetzen dituzte, eta adierazten dute zein diren zenbatekoak, BEZaren banakatzea (hala badagokio), data, kontzeptua, zenbakia eta hornitzailea.
Justifikatzen diren gastuak ordaintzeko, kontu bakar eta esklusiboa erabili da.
Ordaintzeko erabilitako kreditu-txartelak kontu bakar eta esklusibo horri lotuta daude.
Onuradunak kontu bakar eta esklusiboaren banku-laburpena aurkeztu du, eta, han, jasota daude justifikatutako ordainketa guztiak, laguntza ordain dakiola eskatzeko oinarri direnak.
Hirugarrenen bati eta/edo zerbitzu-hornitzaileei azpikontratatutako sustapen-ekintzak justifikatuta daude zein bere fakturarekin eta ordainketa-agiriarekin.
Onuradunak bere gain hartutako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak dauzka, eta enpresaren kontabilitate-erregistroetan jasota daude.
Egindako sustapen-jardueretan izandako joan-etorrien bidaia-txartelak eta/edo ontziratze-txartelak aurkeztu dira, honenbestean aurkeztutako dietenak izan ezik (taxia, busa...).
Justifikatutako sustapen-jarduera guztiak egin dira aldi hautagarriaren barruan, hau da, 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era.
Egindako sustapen-jarduerek euskarri teknikoak dituzte: CDak, argazkiak, liburuxkak, bideoak, prentsa-oharrak, dastaketa-koadernoak, edo antzekoak, bai eta erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak ere.
Arduraldi esklusiboko eta ez-esklusiboko langileen gastuek egiaztagirien bidez justifikatu dira, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.
Aurkeztutako administrazio-gastuetarako, kontuan hartu da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean adierazitakoa.
Berrikusitako faktura guztien zerrenda, eta, hala badagokio, gorabeherak edo diruz laguntzeko modukotzat hartzen ez diren zenbateko partzialak edo guztizkoak adierazita.
Gainera, 300.000 euroko edo hortik gorako eskaeretan:
Proposatutako gastuak identifikagarriak eta egiaztagarriak dira: esaterako, kontsignatuta daude sustapen-ekintzak egiten dituen onuradunaren edo erakundearen kontabilitatean, eta zehaztuta daude onuradunari edo erakundeari aplika dakizkiokeen kontabilitate-arauen arabera.
Proposatutako gastuak zentzuzkoak eta justifikatuak dira, eta finantza-kudeaketa onaren irizpidea betetzen dute, bereziki ekonomian eta eta efizientzian.
Era berean, ekintzak teknikoki justifikatzeko, onuradunari eska dakioke sustapen-ekintzak egin izana egiaztatzeko frogabideak aurkezteko.
Oro har, tributuak diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, baldin eta onuradunak benetan ordaindu baditu. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) ez da diruz laguntzekoa izango, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera ez bada berreskuratzeko modukoa. Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz laguntzeko modukoa izan dadin, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu modura jaso dela.
Ordainketa-eskaera kasu honetan soilik eman ahal izango da ontzat: onuradunak egiaztatzen duenean egunean dituela zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharra ere.
Onuraduna elkarte bat izanez gero, ez da diru-laguntzarik ordainduko, baldin eta elkarteko kideren batek aurreko puntuan ezarri diren betebeharrak egunean ez baditu.
Diruz lagun daitezkeen gastuak.
Oro har, diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira: zalantzarik gabe bat datozenak diruz lagundutako jardueraren izaerarekin.
Halaber, diruz lagunduko dira:
Onuradunaren administrazio-gastuak, baldin eta programaren errekapitulazio-aurrekontuan berariazko partida batean kontsignatuta badaude. Gastu horiek barne hartuko dute, hala badagokio, finantza-egoeraren ziurtagiriari dagozkionak.
Langileen kostuak, baldin eta diruz lagundutako eragiketa zehatza prestatzeko, egiteko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sortu badira. Langileen kostuen barruan daude: onuradunak eragiketa horretarako berariaz kontratatutako langileen kostuak eta onuradunaren langile iraunkorrek eragiketa horretan emandako lanorduen proportzioari dagozkion kostuak.
Gastu horiek eta beste zenbait diruz laguntzeko baldintzak azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean jasota daude.
Gastu bat diruz lagunduko da:
baldin eta gastua eragiten duen sustapen-jarduera programaren urtaldian egin bada, hau da, 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era bitartean, eta
baldin eta onuradunak justifikazio-epea bukatu baino lehen ordaindu badu gastua, hau da, ekainaren 1a baino lehen.
Aitzitik, ezingo dira diruz lagundu azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren IX. eranskinean aipatutako kostuak.
Bermeak kentzea.
Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 14. artikuluan jasotako bermea kenduko da erakunde ordaintzaileak aitortzen duenean aurreratutako zenbatekoa jasotzeko behin betiko eskubidea.
Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 11. artikuluan jasotako bermeak saldoa ordaindu arte izango du balioa, eta autonomia-erkidegoko erakunde ordaintzaileak berme hori bertan behera uztea erabakitzen duenean kenduko da.
Materiala egiaztatzea.
Laguntzaren onuradunek ziurtatu beharko dute programen esparruan informaziorako eta sustapenerako prestatutako materiala bat datorrela bai Europar Batasuneko araudiarekin bai programa garatzeko hirugarren herrialdeko legediarekin. Horretarako, onuradunak erantzukizunpeko adierazpen bar aurkeztu beharko dio Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari, eta, han, adierazi beharko du materiala egokia dela, behar den araudi aplikagarria betetzen dela eta hartzaileak hirugarren herrialdean erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak badaudela, helmugako herrialdeaz beste merkatu batean erabil ahal bada behintzat.
II. ERASKINA
INBERTSIOETARAKO LAGUNTZEI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA
Aplikazio-eremua.
Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.
Inbertsio horiek mahastizaintzako eta ardogintzako zenbait produktu ekoizteko, merkaturatzeko edo bietarako izango dira; zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/20013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak, Espainiako lurraldean ekoitzi direnak.
Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, ekitaldi honetarako, inbertsioen gaineko neurriei aplikatzeko araudia izango da urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren 4. sekzioa.
Onuradunak.
Inbertsioaren gaineko neurriaren onuradun izango dira:
Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak, baldin eta, eskabidea egiten duten unean, honako erregelamendu honetan jasotako produktuak ekoitzi edo merkaturatzen badituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II zatian. Onuradun izan daitezke, orobat, laguntza-eskaeraren xede den eragiketa gauzatzearen ondorioz halako produktuak ekoizten edo merkaturatzen hasi diren enpresak. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta behar dute enpresek.
Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152. artikuluari jarraituz aitortuta badaude.
Ekoizle bi edo gehiago biltzen dituzten elkarteak, baldin eta nortasun juridikoa badute eta lehenago adierazitako erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak ekoizten badituzte. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta behar dute elkarteek. d) Lanbidearteko erakundeak.
Dena den, jarduera bakartzat merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, honako produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak.
Ez zaie laguntzarik emango zailtasun-egoeran dauden enpresei, betiere aintzat hartuta Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C-249/01 Jakinarazpenean halako enpresei buruz jasotako definizioa.
Iraunkortasuna.
Laguntza eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira, bost urteko epean, onuradunak azken ordainketa jasotzen duenetik hasita, baldin eta 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Errege Dekretuaren 71. artikuluan adierazitako gorabeheraren bat gertatzen bada, hala ezarrita baitago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 50. artikuluko 5 apartatuan, zeinak ezartzen baitu honako artikulu honen mutatis mutandis aplikazioa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 71. artikulua.
Era berean, laguntzaren xede den ekoizpen-jarduera eta horrekin lotutako azpiegiturak eskualdatzen diren kasuetan, eskuratzaileei ere eskatuko zaie iraunkortasuna, eta agintari eskudunen aurrean behar bezala egiaztatu beharko dute horren berri dutela eta onartzen dutela. Hala egin ezean, laguntza itzultzeko eskatu ahal izango zaio laguntzaren jatorrizko onuradunari.
Eragiketen xedeak.
Laguntzaren xede diren eragiketek lagundu behar dute urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XVI. eranskinean bildutako helburu estrategietako bat lortzen, gutxienez.
Helburu estrategiko horiek lortzeko, eragiketa bakoitzean helburu orokor bat edo batzuk identifikatu beharko dira. Helburu horietako zenbait, baina ez denak, zerrendatuta daude abenduaren urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XVII. eranskinean. Eragiketa jakin baten helburu orokorretakoren bat jasota ez badago zerrenda horretan, eskatzaileak zehaztu beharko du zein den helburu hori.
Eragiketen ezaugarriak.
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea FEAGAren zer ekitalditan amaitzen den, ekitaldi horren osteko ondoz-ondoko bi aurrekontu-ekitaldiei eragingo diete gehienez eragiketek. Eskaera aurkezten den egunetik has daiteke eragiketak gauzatzen, eta, hala badagokio, eragiketak hasi gabe daudela dioen akta egiten denetik aurrera.
Urteko eragiketetarako eskaerak kasu honetan bakarrik onartuko dira: gastu-kontzeptuak mugatzen badira deialdiko laguntza-eskabideak aurkezteko epea bukatzen deneko FEAGA ekitaldiaren ondoko ekitaldira.
FEAGAren bi ekitalditan laguntza jasoko duten eragiketek onartu diren gastu-kontzeptuen zenbatekoaren % 50 izan behar dute, gutxienez, hau da: deialdiaren xede diren laguntza-eskabideak aurkezteko epea FEAGAren zer ekitalditan amaitzen den, ekitaldi horren ondoko lehen ekitaldian sartutako gastu-kontzeptuen zenbatekoaren % 50.
Eskabideak onartzeko irizpideak.
Eskabideak irizpide hauen arabera aztertuko dira:
Inbertsio-eragiketak argiro zehaztuko dira, ekintzak eta haien iraupena azalduz, eta ekintza bakoitzaren gastu-kontzeptuak eta aurreikusitako kostuak zehaztuz.
Zehaztuko da, orobat, eragiketa bakoitzak nolako helburu estrategiko eta orokorrak bete nahi dituen.
Bermatuko da proposatutako eragiketaren kostuek ez dituztela gaindituko merkatuaren prezio normalak, eta kostuen moderazioa betetzen dela.
Diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak (urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XVIII. eranskinean jasota daudenak) ezartzeak ez du esan nahi kostuen moderazioa ebaluatu behar ez denik.
Agintari eskudunek uste badute kostuek merkatuaren prezio normalak gainditzen dituztela edo ez dela betetzen kostuen moderazioa, eskatzaileari eskatuko diote eskabidea zuzentzeko edo behar bezala justifikatzeko.
Kostuen moderazioa ebaluatzeko, sistema hauetako bat edo haien konbinazioa erabiliko da:
Zenbait eskaintzaren konparazioa.
Oro har, eskatzaileak hiru hornitzaileren eskaintzak aurkeztu beharko ditu gutxienez, zerbitzua eman baino lehen edo produktua entregatu aurretik.
Gutxienez, honako alderdi hauek ebaluatuko dira: eskaintzen independentzia; eskaintzen elementuak konparagarriak izatea, eta eskaintzen deskribapenaren argitasuna eta zehaztasuna.
Eskaintzen artean hautaketa egiteko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta, eskaintza merkeena hautatzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da zergatik, bai eta, hala badagokio, zergatik ez dagoen hornitzaile nahikorik. Alderdi hori berdin aplikatuko da, halaber, gauzatutakoa ez badator bat onartutakoarekin.
Erreferentzia-kostuak.
Agintari eskudunek erreferentzia-prezioen datu-base bat ezarri edo erabiltzen dute. Datu-base hori osoa eta behar bezain zehatza izan behar da, aldian-aldian eguneratu beharko da, eta bermatu beharko du prezioak merkatuaren prezioen isla direla.
Ebaluazio-batzordea.
Ebaluazio-batzorde bat eratzen bada edo merkatu-azterlan bat egiten, kontuan hartu beharko da batzordekideek dagokion arloan esperientzia izan behar dutela. Batzordearen lana behar bezala dokumentu beharko da.
Eskatzaileak frogatzen du eskura dituela baliabide teknikoak eta finantzarioak, eragiketa zuzen gauzatzeko adinakoak, eta enpresa ez dagoela krisi-egoeran Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren 50. artikuluko 2. apartatuaren hirugarren zenbakian ezarritakoari jarraituz.
Eskatzaileak frogatu beharko du enpresa ekonomikoki bideragarria dela, non ez den, estatutuei jarraituz, irabazi asmorik gabeko erakunde bat.
Ekoizle bi edo gehiago (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren ekoizleak) biltzen dituen eta nortasun juridikoa duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, elkarteko ekoizle bakoitzak frogatu beharko du gaitasuna duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko, inbertsioan duen partaidetzaren arabera, edo, bestela, elkarteak gaitasuna duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko.
Honako egoera hauetan ulertuko da alderdi horiek frogatu gabe geratu direla eta, ondorioz, eskatzailea ezin dela diru-laguntzaren onuradun izan:
Krisialdian baldin badago, betiere Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C-249/01 Jakinarazpena).
Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin badu, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota badago, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badago (salbu eta horretan itun batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen mende badago edo uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badago, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatu ez badu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduan ezarritako eran.
Eskatzaileak proposatutako estrategien eta finkatutako helburuen arteko koherentzia, eta eragiketak izan dezakeen eragina eta arrakasta eraldaketaren edo merkaturatzearen errendimendu orokorra hobetzeko, eskatzailearen instalazioak merkatuaren eskarietara egokitzeko eta lehiakortasuna areagotzeko.
Ez da inolako laguntzarik emango, laguntza-eskabideetan inkoherentzia-egoerak atzemanez gero, edo haietan aurreikuspenak behar bezala dokumentatuta ez badaude.
Laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Pertsona fisikoen kasuan:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.
Pertsona juridikoen kasuan:
Legezko ordezkariaren NANa.
Enpesa eratzeko eskritura.
Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskritura.
Erakundearen estatutuak.
Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.
Bien kasuan:
Ez badu Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso azken 5 urteetan, hirugarrenaren altaren dokumentua.
Enpresa merkaturatzailearen kasuan:
Fakturazioaren % 80 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinaren II. zatiko produktuetatik datorrela ziurtatzeko idatzizko konpromisoa.
Proiektua deskribatzeko memoria, atal hauek dituena:
Ekintza eta inbertsioen deskripzio zehatza.
Gauzatzeko aurreikusitako epea.
Aurrekontu zehatza, euskarri-dokumentazioarekin batera; besteak beste, proformako fakturak, kontratuen kopia edo eskabide irmoak.
Obra zibila duten proiektuen kasuan:
Lurren jabetza-titulua edo lurzoruaren erabileraren lagapena.
Obra gauzatzeko proiektu ikus-onetsia.
Obra-lizentziaren eskabidea.
Inbertsio guztien kostuen moderazioa (hiru eskaintza, hiru hornitzaile desberdinena).
Enpresaren bideragarritasun-memoria tekniko-ekonomikoa; honako hauek jasoko dira gutxienez:
Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
Enpresa-egitura.
Ekoizpen-prozesuaren eta produktuen deskribapena.
Produktuen merkatuak.
Proiektuaren kokalekua.
Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).
Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
Lehenespen-irizpideak egiaztatzen dituen justifikazio-memoria (urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XX. eranskina).
Diruz lagun daitezkeen gastuak.
Honako ekintza hauen kostuak lagundu daitezke diruz:
Ondasun higiezinak eraiki, erosi edo hobetzea.
Makina eta ekipo berriak erostea, produktuaren merkatu-balioraino.
a eta b letretan jasotako gastuen kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak eta bideragarritasun-azterlanak, betiere inbertsio-eragiketarako onartutako aurrekontuaren % 8ko muga dutela.
Ordenagailuetarako euskarri logikoak erosi edo garatzea, patenteak, lizentziak eta egile-eskubideak erostea eta marka kolektiboak erregistratzea.
Urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XVIII. eranskinean adierazitako kontzeptuetarako, inbertsio-eragiketetan diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoek ezingo dituzte gainditu eranskin horretan adierazitako mugak. Hala, eragiketa batean muga horiek gainditzen badira, gaindikina ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
Ezingo dira diruz lagundu urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekreturen XIX. eranskinean ezarritako gastuak.
Eragiketak aldatzea.
Onuradunak eskatu ahal izango du hasiera batean onartutako inbertsio-eragiketa aldatzea, hala ezarritako baitago Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 53. artikuluaren 1. apartatuan. Eragiketan egindako edozein aldaketa Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, gauzatu aurretik onar dezan.
Aldatutako inbertsioen ordainketa FEAGAren zer ekitalditan eskatu behar den, ekitaldi horretako otsailaren 1a baino lehen jakinarazi beharko zaio aldaketen berri Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan.
Aldaketei onespena emateko, aintzat hartuko dira ondoren adierazten diren baldintzak eta mugak:
Ez da onartuko aldaketarik, eragiketa onartzeko aurkeztu ziren helburu estrategiko edo orokorrak aldatzen dituenik.
Ez da onartuko aldaketarik, hautagarritasun-baldintzak edo lehenespen-irizpideak aldatzen dituenik.
Ez da onartuko aldaketarik, behar bezala justifikatuta ez dagoenik.
Ez da onartuko aldaketarik, onuraduna aldatzea dakarrenik, kasu hauetan izan ezik: onuradun berria bat-egite- edo salerosketa-prozesu baten ondoriozkoa bada, edo sozietate-motaren edo nortasun juridikoaren eraldaketa baten ondoriozkoa, eta, betiere, laguntza ematerakoan aintzat hartu ziren baldintzak aldatzen ez badira.
Ez da onartuko aldaketarik, ordainketak FEAGAren ekitaldi batetik beste batera pasatzea dakarrenik.
Ez da onartuko aldaketarik, laguntzaren xede den eta hasieran onartu zen inbertsioaren % 40tik gorako murrizketa dakarrenik.
Artikulu honetan adierazitakoa gorabehera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak salbuespenez baimena eman dezake aurreko apartatuetan adierazitako baldintzekin bat ez datozen aldaketak egiteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan zehazten diren salbuespenezko inguruabarretan edo ezinbesteko kasuetan.
Onartutako aurrekontuak murriztea dakarten aldaketek emandako diru-laguntzaren murrizketa proportzionala ekarriko dute.
Onartutako aurrekontuak gehitzea dakarten aldaketek ez dute ekarriko onartutako diru-laguntza handitzea.
Aurreko apartatuaren salbuespenak.
Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 53. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, onartutako eragiketa bateko ekintzen arteko finantza-transferentziak egin ahal izango dira, ekintza bakoitzerako hasieran onartutako zenbatekoaren % 20koak gehienez, ordainketa-eskaera egin aurretik baimenduta egon gabe, betiere eragiketarako onartutako laguntzaren zenbateko osoa gainditzen ez bada. Halaber, aldaketak egin ahal izango dira, ekintza bakoitzerako onartutako zenbatekoaren % 20ko aurrezpen globala dakartenak gehienez, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Ez badute oztopatzen eragiketaren atal guztiak onartzea, eta ez badiete eragiten helburu estrategiko eta orokorrei.
Behar bezala justifikatzen badira.
Ez dute eragiten ordainketak FEAGAren ekitaldi batetik beste batera pasatzea.
Halaber, urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren XXII. eranskinaren B atalean ezarritako aldaketak onartu ahal izango dira ordainketa-eskaeraren aurretik baimenduta egon gabe.
Aldez aurreko baimenik gabe aldaketak egin daitezkeen kasu horietan ere, aldaketa horiek eskatu egin beharko dira, eta justifikatu, eta ebaluatu egin beharko ditu Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak.
Finantzaketa.
Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza mota % 40koa izango da da, kontuan hartuta 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 50.4 artikuluan jasotzen diren inbertsio-kostu onargarriak.
Gainera, laguntza-mota horri honako kontsiderazio hauek aplikatuko zaizkio:
Urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren 72. artikuluko 1. apartatuan adierazitako laguntza motak mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei aplikatuko zaizkie, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan halako enpresei buruz ematen den definizioari jarraituz.
2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresen kasuan 750 langile baino gutxiago dituzten enpresak edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 72. artikuluko 1) apartatuan aipatzen den laguntzaren % 50ekoa izango da.
2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresen kasuan 750 langile edo gehiago dituzten enpresak edo 200 milioi eurotik gorako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren 72. artikuluko 1) apartatuan aipatzen den laguntzaren % 25ekoa izango da.
Kasu guztietan, baita enpresa handietan ere, eskatzaileen langile-kopurua eta negozio-bolumena zehazteko, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan finkatutako kalkulu-irizpideak erabiliko dira.
Eskatzailea bi ekoizle edo gehiago biltzen dituen eta jarduera ekonomikorik ez duen nortasun juridikodun elkarte bat baldin bada, eta ekoizle horien produktuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskineko II. atalean aipatzen direnak badira, laguntza kalkulua ekoizle bakoitzak inbertsioan duen partaidetzaren proportzioari jarraituz egingo da, betiere ekoizle bakoitzak bere aldetik izango lukeen laguntza-motarekin bat etorriz.
Ordainketak.
Inbertsioa, gehienez, FEAGAren bi ekitalditan justifikatu eta ordaindu beharko da.
Onuradunek FEAGAren ekitaldi bakoitzaren apirilaren 30a baino lehen justifikatu beharko dute laguntza Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan.
Onuradunek, exekuzio-egutegiari jarraituz, laguntza ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko dute Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan, eta zuzendaritza horrek, inbertsio-eragiketan aurreikusitako ekintzak gauzatu direla egiaztatu ondoren, ordainketa egiteko ebazpena eman eta ordainketa egingo du onuradunen alde, gehienez 12 hilabeteko epean, ordainketa-eskaeraren egunetik hasita.
Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, gutxienez:
Exekuzioaren memoria baloratua, non gastuak, fakturak eta ordainketak justifikatzeko agiriak jaso eta zerrendatuko diren. Horiez gain, exekuzioaren memoriak honako hauek ere jasoko ditu: aurreikusitako lanen eta egindakoen artean diren aldeak, eta, beharrezko bada, ezinbesteko edo aparteko kasuen justifikazioa.
Honako hauen gaineko deklarazioa, onuradunak egindakoa: inbertsio bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso ez izana, eta diru-laguntzak itzultzeko prozesuren baten barruan ez egotea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa jaso nahi den banku-kontuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Eraikinak erosten diren kasuetan, behar bezala egiaztatutako tasatzaile independente baten edota behar bezala baimendutako organo edo erakunde publiko baten ziurtagiria ere aurkeztu beharko da; ziurtagiri horren bidez, frogatuko da erosketa-prezioak ez duela gainditzen merkatuko balioa, lurzoruaren balioa merkatu-prezioen arabera banakatuta.
Gastuaren fakturak edo egiaztapen-balio baliokidea duten kontabilitate-dokumentuak, eta ordainketen ziurtagiriak.
Onuradunak egiaztatu beharko du egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
Bete behar den arautegian exijitutako beste edozein dokumentu, eta emakida-ebazpenean adierazitakoak, laguntza emateko beharrezko diren baldintza eta zirkunstantzietako batzuk egiaztatzeko.
Diru-laguntza ordaintzeko, nahitaezkoa da inbertsioa justifikatzen duten kontuak aurkeztea. Kontu horiek egiaztatu egin beharko dira, hain zuzen ere Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda duten kontu-auditore baten edo auditoria-sozietate baten bitartez; halakorik ezean, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko ditu aipatutako fakturak eta dokumentuak. Egiaztapen horretan, laguntza-espediente bakoitzaren gainean in situ ikuskapen bat egingo da, gutxienez.
Behin eragiketa osorik exekutatuta, ezin bada egiaztatu diruz lagundu daitekeen inbertsioa hasieran onartutakoaren % 60koa dela gutxienez, ez da inolako laguntzarik ordainduko.
Laguntzaren azken ordainketa egin baino lehen, egiaztatu beharko da osorik exekutatu direla laguntza-eskaerak onartuak edo aldatuak estaltzen dituen eragiketa globalaren ekintza guztiak, eta ekintza horien gainean administrazio-kontrolak eta tokian bertakoak egin direla, salbu eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan zehazten diren salbuespenezko inguruabarretan edo ezinbesteko kasuetan.
Kontroletan egiaztatuz gero laguntza-eskaerak onartuak edo aldatuakestaltzen duen eragiketa globala ez dela osorik exekutatu, eta arrazoiak ez direla Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan zehazten diren salbuespenezko inguruabarrak edo ezinbesteko kasuak, eta laguntzak ordaindu baldin badira eskaeran jasotako eragiketa globalaren parte diren zenbait ekintza indibidualengatik, ordaindutako zenbatekoak eta dagozkion interesak itzultzeko eskatuko da, eta, hala behar bada, hasiera emango zaio dagokion zehapen-prozedurari.
Eskatzaileak lehenestea.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
1. lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.
2. lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
1. lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.
2. lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.
Eragiketak lehenestea.
lehentasun-irizpidea: 1: haztapena: 11.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 11.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 11.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.
1. lehentasun-irizpidea: haztapena: 11.
2. lehentasun-irizpidea: haztapena: 7.
3. lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 11.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.
lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.
Esparru generikoak:
Titularra.
Identifikazio-agiriaren mota.
Zenbakia.
Izena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Lehen abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Entitatearen izena (pertsona juridikoentzat bakarrik).
Telefono finkoa.
Telefono mugikorra.
Helbide elektronikoa.
Ordezkaria.
Lurralde historikoa.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
Abisuak jasotzeko helbide postala.
Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
Abisuak jasotzeko telefono mugikorreko zenbakia.
Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako Hizkuntza.
Sustatzen diren ardoen kategoria.
Xedeko merkatua.
Aldi hautagarriko gastuaren zenbatekoa.
Ekintzak burutzearen arduraduna.
Egitasmo honetarako banku kontuaren kodea, bakarra eta esklusiboki programa honetarako.
Enpresaren datuak.
Helbide fiskala.
Pertsona onuradunak.
Enpresa eskatzailearen sozietatearen kapitalaren egungo egitura.
Adierazgarritasuna eta garrantzia alorrean.
Baliabide nahikoak dituela egiaztatzea.
Adierazleak.
Egingo diren ekintzak.
Memoria deskriptiboaren laburpen-taula.
Produktuen ezaugarri intrintsekoei buruzko mezuak.
Programaren ondorengo aurreikusgarriak.
Programaren interes nazionala eta erkidegokoa.
Esparru osagarriak: erantzukizunpeko adierazpenak:
Ez dela diru-laguntza edo laguntzarik jasotzen ari, xede eta helburu bererako, ez administrazio publikoetatik ez erakunde pribatuetatik.
Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa bere gain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.
Inbertsioa egin dela eta proiektua gauzatu dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak Eusko Jaurlaritzaren zein Europar Batasunaren esku jartzeko konpromisoa hartzen duela.
Finantzaketa bermatzen duela proposatutako egistamoaren iraupen osoan.
Ez dadila izan krisian den enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoaren zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauekin bat etorriz (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).
Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean.
Egunean dago EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penal edo administratiborik ez du edo hartarako desgaitzen duen legezko debekurik ez du, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenarekin bat etorriz.
Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Enpresa mota:
Enpresa ez da txiki eta ertainenen artekoa, 2003/361/EE 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003ko gomendioaren arabera, ETEen definizioari dagokionez.
Enpresa txiki eta ertainenen artekoa da, 2003/361/EE 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003ko gomendioaren arabera, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainenen definizioari dagokionez.
Enpresaren kategoria:
Mikro ETE (langile-kopurua < 10 langile, urteko negozio-kopurua edo urteko balantze orokorra < 2 milioi euro).
ETE txikia (langile-kopurua < 50 langile, urteko negozio-kopurua edo urteko balantze orokorra < 10 milioi euro.
ETE ertaina (langile-kopurua < 250 langile, urteko negozio-kopurua < 50 milioi euro edo urteko balantze orokorra < 43 milioi euro.
Sozietateen Zerga edo Pertsona Fisikoen Errentan islatutako enpresaren kategoria ez da aldatu.
Onuradunarekin loturiko enpresek igorritako fakturak programara bidaltzen badira, horiek ez dute diru-laguntzako objektuaren kostua gehigarrituko.
Onuraduna ardo-enpresa bat bada, adierazi, azken ekitaldiko urteko arabera, ardoaren sektorearen fakturazio-ehunekoa.
Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan NANa, IFKa eta zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiriak.
Esparru generikoak:
Identifikazio-agiriaren mota.
Zenbakia.
Izena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Lehen abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).
Entitatearen izena (pertsona juridikoentzat bakarrik).
Telefono finkoa.
Telefono mugikorra.
Helbide elektronikoa.
Ordezkaria.
Lurralde historikoa.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
Abisuak jasotzeko helbide postala.
Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
Abisuak jasotzeko telefono mugikorreko zenbakia.
Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako Hizkuntza.
Exekuzio eta justifikazioaren aurreikusitako egutegia.
Programak burutzearen arduraduna.
Egoitza fiskala.
Egoitza soziala.
Onuradunak.
Enpresa eskatzailearen sozietatearen kapitalaren egungo egitura.
Nekazaritza ustiapena (hala badagokio).
Gaur egun egiten diren jarduerak eta / edo aurreikusitako jarduerak.
Erabilitako eta / edo merkaturatutako.
Fabrikatutako eta / edo merkaturatutako produktuak.
Inbertsioaren kokapena.
Inbertsioaren deskribapena.
Helburu estrategikoak.
Inbertsioaren eskatutakoaren zenbatekoa ariketa eta ekintzetarako.
Inbertsio proiektuaren finantzaketa.
Lehentasun irizpideak:
Eskatzailearen lehentasuna.
Operazioen lehentasuna.
Esparru osagarriak: erantzukizunpeko adierazpenak:
Ez dela diru-laguntza edo laguntzarik jasotzen ari, xede eta helburu bererako, ez administrazio publikoetatik ez erakunde pribatuetatik.
Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa bere gain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.
Egitasmoa gauzatu dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak Eusko Jaurlaritzaren zein Europar Batasunaren esku jartzeko konpromisoa hartzen duela.
Finantzaketa bermatzen duela proposatutako egitasmoaren iraupen osoan.
Enpresak ez du krisi egoeran egon behar, Europako Erkidegoak krisitik ateratzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzetan ezarri dituen zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera (2014ko uztailaren 31ko Komisioaren 2014/C 249/01).
RD 5/2018 Errege Dekretuaren 62. artikuluak xedatutakoarekin bat datorrela, inbertsioaren iraunkortasunaren aldeko konpromisoa hartuz.
Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penal edo administratiborik ez du edo hartarako desgaitzen duen legezko debekurik ez du, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenarekin bat etorriz.
Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
Merkataritza-sozietateko kasuan, bere fakturazioaren % 80a, R (UE)(1308/2013) aren VII. eranskinaren II. zatiko produktuak izan behar direla.
Enpresa mota:
Enpresa ez da txiki eta ertainenen artekoa, 2003/361/EE 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003ko gomendioaren arabera, ETEen definizioari dagokionez.
Enpresa txiki eta ertainenen artekoa da, 2003/361/EE 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003ko gomendioaren arabera, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainenen definizioari dagokionez.
Enpresaren kategoria:
Mikro ETE (langile-kopurua < 10 langile, urteko negozio-kopurua edo urteko balantze orokorra < 2 milioi euro).
ETE txikia (langile-kopurua < 50 langile, urteko negozio-kopurua edo urteko balantze orokorra < 10 milioi euro.
ETE ertaina (langile-kopurua < 250 langile, urteko negozio-kopurua < 50 milioi euro edo urteko balantze orokorra < 43 milioi euro.
Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan NANa, IFKa eta zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko apirilaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren zenbait laguntza-programa «in situ» ziurtatzeko baldintza atzeratzeko eskaera.
- Ikus: 227/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.