Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko maiatzaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2018-2019ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten dei egin eta horien finantzaketa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 3010
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/05/29
- Argitaratze-data: 2018/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, behar bezala baimendutako ikastetxeek heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahalko dituzte pertsona helduentzat bakarrik. Eskaintza horretan heziketa-zikloaren lanbide-modulu guztiak eskaini ahal izango dira eta ikasleek lanbide-moduluka egin ahalko dute matrikula, aipaturiko dekretuaren 29. artikuluan adierazten den bezala.
Halaber, Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duen 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailak eskaintza hau egiteko egoki deritzon beste deialdi egin ahal izango du, eta ikasturteko gutxienez deialdi bat egin beharko du. Ikastetxe pribatuetarako deialdien kasuan, eskolak emateko baldintzez gain, behar den finantzaketa lortzeko baldintzak ere arautuko dira.
Hori dela eta, agindu honen bidez, alde batetik itunpeko ikastetxe pribatuei 2018-2019ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten dei egin nahi zaie; eta bestetik, ikasturte horretarako baimendu den irakaskuntzaren finantzaketa lortzeko baldintzak ezarri nahi dira.
Ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea da: Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, hau eska dezaten: 2018-2019ko ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta hala badagokio diru-laguntza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari jarraituz.
2018-2019ko ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko baimena eta, hala badagokio, diru-laguntza eskatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuek.
Baliabide elektronikoak erabili behar izango dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko. Izapidetze elektronikoa araututa dago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta Informatika eta Teknologiako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez, Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartu zen.
Eskabidearekin, justifikazioarekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2018/espar/y22-izapide/eu
Eskabidearen ondoko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren Nire Kudeaketak atalean egingo dira.
Https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira, ondorengo helbidean:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2018/espar/y22-izapide/eu.
Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta berorri atxikitako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
Eskaintza partzialaren proposamena zuzendaritza-taldeak egin behar du, eskaintza partzialeko irakaskuntzan zerikusia duten irakasleek, edo irakasleek eskuordeturiko batzordeak eskaintza horren gainean aditzera emandako datuetan oinarrituta, edota zuzendaritza-taldearen beraren ekimenez.
Klaustroak heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartu behar du. Halaber, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu beharko da.
Entitate eskatzaileak bere gain hartu behar du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazi beharko du.
Eskabidearekin batera nahitaezko dokumentazio hau aurkeztu behar da:
Laburpen-fitxa, adierazitako betebeharrak egiaztatzen dituzten erantzukizunpekoekin eta ikasturtean garatuko den moduluen eskaintzaren deskribapenarekin (bakar-bakarrik horiek konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean). Bertan, oinarrizko argibideak adieraziko dira. «Laburpen-fitxa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egingo da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.eus helbide elektronikora (ikus I. eranskina).
Moduluak bakar-bakarrik eskatu beharko dira modulu horiek Konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean.
Horrez gain, Eskaintzaren Justifikazioa aurkeztu beharko du euskadi.eus helbidean aurkitzen den «Eskaintzaren Justifikazioa» izeneko formularioak duen eskemari jarraituz.
Diru-laguntza ere eskatuz gero, aldi berean, irakasteko baimena eskatu beharko da, «Laburpen-fitxa» ereduko bi laukiak beteta.
Eskaerak aurkezteko epea honako hau izango da:
Irakasteko baimena eta diru-laguntza eskatzeko eskabideak: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntzarik gabeko baimen-eskariak: modulua hasi aurreko hogeita hamargarren egunean amaituko da epea; kontaketa horretan, aintzat hartuko da ikasturte-amaieran amaituta izan beharko dela modulua.
Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da.
Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren Nire Kudeaketak atalean kontsultatu beharko dira.
Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.
Modalitate honetan heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako eta, hala badagokio, diruz lagundutako heziketa-zikloen eskaintza onartutako baldintzetan gauzatzen dela bermatzeko, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.
Ikasturtea amaitzean, 2019ko uztailaren 31 baino lehen, ikastetxeek dagokien Lurralde Unitatera «Azken Txostena» igorriko dute eta baita ere dagokien Lurralde Unitateak eskatutako edozein ziurtagiri edo dokumentu. «Azken Txostena» euskadi.eus (ikus I. eranskina) helbidean egongo da eskuragarri.
Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako txostenean edo beharrezkoa den beste edozein datu nahiz txostenetan oinarrituta, dagokien Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:
Ikastetxeen zerrenda. Zerrenda horrekin batera, baimendutako eskaintzetan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.
Partaide kopuruari buruzko txosten estatistikoa, heziketa-moduluaren arabera, eskaintza partziala duen ikastetxe bakoitzeko eta partaideek lortutako emaitzak adierazita.
Irakaste-aldian prestakuntza garatzean gorabeherarik egongo balitz heziketa-zikloen eskaintza partziala ematen duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak txostena igorriko dio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek behar diren neurriak har ditzan.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat, deialdi hau bideratzean jasotako datu pertsonalak (parte hartzaileek horiek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dute) Eskaintza partziala izeneko fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua izango da deialdi honetako diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenaren berri ematea ere. Fitxategi horren arduraduna Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzentze-, ezabatze-, eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza baimentzen dute aurkeztutako dokumentuen egiazkotasuna beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko.
Eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-ziklo bat irakasteko baimenerako beharrezko baldintza bakarra izango da heziketa-ziklo hori eskaintza osoko modalitatean irakasteko baimenduta egotea.
Heziketa-ziklo bat irakasteko baimena izateak esan nahi du ikastetxe baimendu eskatzaileek gaitasuna eta instalazio nahikoak dituztela eskaintza osoko txanda eta orduekin bat ez datozen txanda eta orduetan eskatutako lanbide-moduluak eskaintza partzialean emateko.
Modalitate hau bakarrik LOE legeak ezarritako heziketa-zikloetan baimenduko da. Halaber, salbuespen moduan LOGSE legeak ezarritako zikloei dagozkien moduluak ere baimendu ahal izango dira, modulu horiek LOE legeak ezarritako zikloek ordezkatu badituzte 2017/2018 ikasturtean (ikus II. eranskina), betiere ikastetxeak ziklo horiek modalitate partzialean eskaini baditu aurreko ikasturteetan.
Halaber, LOGSE legeak ezarritako zikloak baimendu ahal izango dira, ziklo horiek LOE legeak ordezkatu ez dituenean eta ikastetxeak 2017-2018 ikasturtean ikasketak horiek eman dituenean, betiere 2017-2018 ikasturtean eskaintza partzialaren bidez zikloa bukatu ez eta heziketa-zikloari dagokion titulua lortu ez denean.
2018-2019 ikasturtean modalitate honen bidez emango den moduluak edo emango diren moduluek bermatu beharko dute, gutxienez, LOE legearen konpetentzia-atal bat egiaztatzea, salbu eta konpetentzia-atalei lotutako modulu bat edo zeharkako moduluak geratzen badira eskaintzeko.
Ikastetxeak eskatutako konpetentzia-atalak irakasteko baimenak dakar ikastetxearen konpromisoa 2018-2019 ikasturtean irakasteko konpetentzia-atala egiaztatzeko gainditu behar diren modulu guztiak, konpetentzia-atalei lotuta ez dauden moduluak izan ezik.
Eskaintza partzialeko modalitate hau irakasteko baimenak berekin ekarriko du irakaskuntza horiek beraiek ikasten dituzten ikasleentzat ondorio akademikoak izatea, ziurtapenaren ondorioetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera.
Eskaintza partzialeko modalitatea irakasteko baimenak berez ez dakar diru-laguntza lortzea.
Deialdi honetan ezarritako baldintza bete dela eta eskatutako agiriak bidali direla egiaztatu ondoren emango da baimena.
Plangintza eta Antolaketako zuzendariari dagokio agindu honetan arautzen den deialdiaren ebazpena ematea, baimenari dagokionez.
Ebazpenaren jakinarazpena banaka egingo zaie interesdunei, bide elektronikoz. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren Nire Kudeaketak atalean ikusi ahal izango dira.
Jakinarazpena egintzat joko da interesdunak jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duen unean. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2018-2019ko ikasturterako baimentzen den Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala ikasturte horretarako Ikastetxearen Urteko Planean sartu beharko da.
Ikasketa Burutzak baimendutako eskaintza partziala abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Hala bada, koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta jardueren garapenari buruzko informazioa emango dio Ikasketa Burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.
Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, baimendutako eskaintzan aurreikusitako helburuen garapen-maila eta emaitza partzialen berri emango da. Ikastetxeek txostena 2019ko uztailaren 31 baino lehenago helaraziko dute. Justifikazio hau bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da, egoitza elektronikoaren Nire Kudeaketak atalean sartuta: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
Justifikazioari buruzko zehaztapenak ondorengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan xehatzen dira: https://euskadi.eus/diru_laguntza/2018/espar/y22-izapide/eu
Diru-laguntza eskatzen duen ikastetxeak, era berean, heziketa-ziklo berak 2018-2019ko ikasturterako eskaintza partzialean irakasteko baimena eskatu behar izango du aurretiaz.
Deialdi honen bidez ezin izango dute diru-laguntzarik lortu gutxienez 12 ikasle ez duten taldeek.
Erakunde eskatzaileak konplitu egin beharko ditu hauetan xedatutako betekizunak: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena, aipatutako laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen araudia baita.
Erakunde eskatzailea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez dauka, eta ez dago laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean, beren beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak egunean egon beharko du zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
Diru-laguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio laguntza ematen duen organoari zuzenean egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela laguntzak eskatzen dituzten erakundeek; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
Nolanahi ere, erakunde eskatzaileek espresuki ukatu dezakete baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako eran; errege dekretu horren bidez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen da.
Halaber, eskatzaileak egunean izan beharko ditu diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak, arauz ezarritako moduan.
Ezin izango dute laguntzarik eskuratu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusten diren egoeraren eraginpean dauden erakundeek edo helburu bererako laguntza jaso badute; ezta Diru-laguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa daukatenek ere, eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta daudenek ere, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne direla.
Era berean, ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.
Heziketa-zikloak 2018-2019 ikasturtean eskaintza partzialaren modalitatean diruz laguntzeko erabiliko diren diru-baliabideak 838.872 euro izango dira, abenduaren 22ko 5/2017 Legeak berariaz ezarritako aurrekontuen arabera. Legeak 2018. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen ditu. (EHAA, 2017-12-29).
Esleitutako zenbateko osoa 838.872 euro, honela banatuko da:
70 ziklo industrialetarako (III. eranskina).
30 zerbitzuetarako eta beste batzuetarako (III. eranskina).
Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunik betetzen ez delako eremu baterako esleitutako diru-kopurua agortuko ez balitz, diru hori gehitu egingo da ebaluazio-batzordeak bere proposamenean adierazi bezalaxe.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden eta oraindik bideratzen ari diren itzulera-edo zigor-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.
Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta diru-laguntza eskatu duten baimendutako eskaera guztien arteko lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da diru-laguntza ematea.
Aurreko puntuan ezarritako baremoaren arabera puntuazio altuena lortzen duten eskaerak diruz lagunduko dira, eskuragarri dauden aurrekontu-kredituak edo horiek eguneratzearen ondoriozkoak agortu arte.
Eskaerak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira:
Aurkeztutako eskaintzaren egokitasuna eskaera egin duen ikastetxearen eraginpeko esparruan dauden beharrekiko. Gehieneko puntuazioa: 35 puntu.
Irizpidearen banakapena:
(Ikus .PDF)
Proposatutako eskaintza osagarria izatea ikastetxe eskatzailearen eraginpeko esparruan dauden edo beste ikastetxe batzuek proposatu dituzten eskaintzekin. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.
Irizpidearen banakapena:
(Ikus .PDF)
Eskaintzak hautagai diren ikasleen beharrekin duen lotura. Gehienezko puntuazioa: 20 puntu
Irizpidearen banakapena: litezkeen ikasleen kopurua balioesteko, dagoen eskariaren inguruko datu errealak kontuan hartuko dira.
(Ikus .PDF)
Eskaintzan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua dago: 5 puntu.
Irizpidearen banakapena:
(Ikus .PDF)
Eskaintzaren bideragarritasuna ikastetxearen ikuspegitik. Gehienezko puntuazioa: 10 puntu.
Irizpidearen banakapena:
(Ikus .PDF)
Eskatutako aurrekontuaren egokitzapena agindu honen 17. artikuluan ezarritakoarekiko: Gehienezko puntuazioa: 10 puntu.
Irizpidearen banakapena:
(Ikus .PDF)
Berdinketarik egonez gero, ikastetxeak eskaintza hori ematen aurreko hiru ikasturteetan egindako ibilbidea kontuan hartuko da, eta datu hauek ekartzea balioetsiko da: baimendutako taldeen kopurua, finkatutako taldeen kopurua, matrikulatutako ikasleak, uzteak, probara aurkeztutakoak, hura gainditu dutenak.
Diru-laguntzaren eskaera berariaz sortutako ebaluazio-batzorde batek balioetsiko du. Batzordea honako hauek osatuko dute:
Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako bi teknikari; batak batzordeburuaren egitekoak beteko ditu, eta bestea idazkari-lanetan arituko da. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.
Presidentea: M.ª Eugenia Santos Urdiain, zerbitzuko arduraduna.
Idazkaria: Itziar Arrieta Beistegui, zerbitzuko teknikaria.
Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bana. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.
Araba: Jon Karla Landaluze
Bizkaia: Juan Manuel Angulo Renes
Gipuzkoa: Jon Joseba Azkuna Diez
Agindu honetan ezarritako diru-laguntza emateko prozedura ebazteko epea gehienez ere, 6 hilekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honetan aurkezten diren irakasteko baimena eta diru-laguntza eskatzeko eskabideak eskaera guztiak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari dagokio deialdiaren ebazpena ematea, Ebaluazio Batzordearen proposamenez.
Eskaintza partzialean ikasketak emateko baimena eta eskatutako diru-laguntza eman ala ez erabakiko du ebazpenak. Baiezkoa bada, erakunde onuraduna, diruz lagundutako modulua/k eta modulu bakoitzerako emandako diru-laguntzaren zenbatekoa jakinaraziko ditu ebazpenak.
Diru-laguntza ukatzen bada, eskatutako moduluak diru-laguntzarik gabe emateko baimena lortu dutenen zerrenda emango da batetik, eta baimena lortu ez dutenena bestetik. Nolanahi ere, ezezkoa emateko arrazoiak adieraziko dira.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita izango du eragina. EHAAn ere argitaratuko da.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpenaren prozeduraren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Artikulu honetako lehen atalean adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek euren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluari jarraituz.
2018-2019ko ikasturtean eskaintza partzialean irakatsiko diren heziketa-ziklo en finantzaketa, baimendutako moduluen iraupen finkoaren arabera zehaztuko da.
Lanbide Heziketako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak 2018-2019ko ikasturtean irakasteko ezarritako gehienezko modulu ekonomikoak honako hauek dira:
Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak: 98 euro/ordua.
Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloaren Giro naturaleko soldadurako eta Babes-giroko soldadurako konpetentzia-atalak: 116,50 euro/ordua.
Honako gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:
Langile-gastuak.
Funtzionamendu-gastuak. Funtzionamendu-gastuek ezingo dute gainditu finantzatutako gastuen % 30. Halaber, funtzionamendu-gastu honetatik, bai zuzendaritza, koordinazio, kudeaketa eta administrazio-gastuek eta lokalen alokairuak edo amortizazioak ezingo dute gainditu batera funtzionamendu-gastuen herena.
Emandako diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.
Diruz lagundutako jarduerari dagokion zenbatekoaren % 50eraino azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak.
Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da:
Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 40, 20.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, 10.3 eta 19.f) artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.
Emaitza jaso beharreko diru-laguntza guztiaren lehenengo dezimalera egokituko da.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok ebazpena aldatzea ekarriko du berekin, diru-laguntza arautzen duen araudian ezarritako moduan, baldin eta, diru-laguntzaren onuradun izateko, diru-laguntzei buruzko araudiak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Jasotako diru-laguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua arau hauen arabera eskatuko da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legearen 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. titulua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikulua.
Aipatutako araudian jasotako gorabeheraren bat eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gorabehera hauetakoren bat gertatuz gero, ikastetxeek jasotako diru-laguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dituzte:
Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik eskaintza onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.
Agindu honetan eta agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.
Betebehar hori ez dago lotuta inolako beste zehapenekin, halakorik badago.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututa dago itzultzeko prozedura.
Diruz lagundutako ikastetxe pribatu itunduek, baimendutako ikastetxeetarako ezarritako betebeharrez gain, ondorengo hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, diru-laguntza onartzen dutela ulertuko da.
Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimenduta dauden, baina, horiek irakasteko diru-laguntza eskaturik, hura lortu ez duten ikastetxeek idatziz berretsi beharko dute, hamabost egun naturaleko epean, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren aurrean, baimendutako moduluak irakasteko asmoari eusten diotela. Bestela, baimenari uko egin diotela ulertuko da.
Diru-laguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.
Onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.
Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako diru-laguntzei buruzkoa.
Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako ikastetxeek dituzten baldintza guztiak ere betetzea; hain zuzen ere, agindu honen 10. artikuluan adierazitakoak.
Txosten ekonomikoa eta egindako gastuaren laburpena aurkeztu beharko da, ondorengo agiriak erantsita: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako diru-laguntzari badagozkio.
Ikastetxeek txostena 2019ko uztailaren 31 baino lehenago helaraziko diote. Justifikazio hau bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da, egoitza elektronikoaren Nire kudeaketak atalean sartuta: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
Justifikazioari buruzko zehaztapenak ondorengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan xehatzen dira:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2018/espar/y22-izapide/eu
Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.
Ikastetxe onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:
Jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.
Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek guztiz doakoak izan beharko dute parte-hartzaileentzat.
Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko edo pribatu batek xede bererako emandako beste edozein diru-laguntzarekin.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea hartuko da aintzat, bai eta diru-laguntza publikoak arautzen duen araudia ere.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)