Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuak. 2016ko maiatzaren 24ko agindu horren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Euskara» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 2091
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/03/22
- Argitaratze-data: 2018/04/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (ekainaren 2ko EHAA) I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen. Lanpostu horiek «Euskara» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Balorazio Batzordearen 2018ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez behin betiko esleipen-proposamena onartu zen, eta erabaki zen 2016ko maiatzaren 24ko Agindu horren bidez deialdian jasotako lanpostuen behin betiko esleipen-proposamena Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari bidaltzea, onar zezan, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Aurreko guztia dela bide, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.j) artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluan esleitzen zaidan eskumena erabilita, hau
Lehenengoa. Onartzea Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuen esleipena, eta esleipen hori honen eranskinean jasotzea, publiko egiteko.
Bigarrena. Kargutik kentzea eta destino berriez jabetzea 2018ko apirilaren 23an egingo da.
Hirugarrena. Ezarritako datan norbait ez bada destino berriaz jabetzen, ulertuko da, karrerako funtzionarioa den aldetik, interes partikularraren zioz borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan dagoela deklaratuko du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
(Ikus .PDF)