Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Produkzio-sektoreak eta lehiakortasuna eta lehiaren defentsa» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 389
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/01/21
- Argitaratze-data: 2016/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Produkzio-sektoreak eta lehiakortasuna eta lehiaren defentsa» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko abenduaren 15eko Aginduak aldatu zuen eta bi kide berri izendatu zituen, hasierako izendatu zirenak ordezteko.
Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, izendapen berria egiten da. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren aipatutako Aginduen bidez ezarri zen batzorde hori.
Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau
Ruben Mendiola Erkoreka jauna kide titular izendatzea, Joseba Xabier Alberdi Lazkurain jaunaren ordez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 21a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.