Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko otsailaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen duen 2009ko urtarrilaren 14ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 947
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/02/13
  • Argitaratze-data: 2015/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2009ko urtarrilaren 14ko Aginduak Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen du organo aholku-emaile izateko, 2005eko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren esparruan; dekretu horren bidez Osasun Saileko aholku batzordeen araubidea arautzen da.

Jaioberriak bahetzeko programak funtsezko jardueratzat hartzen dira prebentziozko medikuntzaren barruan; izan ere, medikuntza horren helburua da sortzetiko gaixotasunak garaiz atzematea eta gaixotasun horiek dituztenak albait lehenen tratamenduan jartzea. Esku-hartze sanitario egoki batek eta une aproposean egiten denak gutxitu egiten ditu gaixotasun horiekin erlazionatutako morbilitatea, hilkortasuna eta desgaitasunak.

Agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, «Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta 8 kidek osatuko dute. Osasun sailburuak izendatuko ditu guztiak». Batzordekideak izendatzeko, agindu horren 4. artikuluan zehazten den banaketa hartuko da kontuan. Agindu hori 2014ko martxoaren 5eko beste agindu baten bidez aldatu zen lehenengoz. Agindu horrek 10 kideko Kontseilua ezarri zuen, aginduan bertan zehaztutako osaerarekin.

Bada, Euskadin sortzetiko gaixotasunak jaioberriengan bahetzeko programak sortu zenetik gaur egunera bitarte zer nolako bilakaera eta emaitzak izan dituen ikusita, Osasun Sailak aurreikusi du beste patologia batzuk gehitzea bahetzeko, etorkizun hurbilean. Horregatik, ezinbestekoa dela ikusi da Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordean aditu gehiago sartzea, batzorde horretako kide kopurua handituta. Kide-kopurua zabalduta, erizaintzari eta otorrinolaringologiari ordezkaritza handiagoa eman nahi zaie aholku batzorde horretan, uste dugulako ez daudela behar beste ordezkatuta batzordeak gaur egun duen osaeran.

Horregatik, honako hau

  1. Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta 12 kidek osatuko dute. Osasun sailburuak izendatuko ditu guztiak. Ahaleginak egingo dira osaera hori paritarioa izan dadin.

Kideak honako banaketaren arabera izendatuko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Programako koordinatzaileak.

  2. Kide bat, Euskal Herriko Pediatri Elkartearen ordezkari.

  3. Kide bat, Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari.

  4. 2 kide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari.

  5. 4 kide, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 13a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.