Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko ekainaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3037
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/14
- Argitaratze-data: 2013/07/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuak arautu, sustatu eta bultzatzen du herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemarekin lankidetzan aritzen diren erakundeetan duten borondatezko parte-hartzea, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legean xedatutakoa garatzeko.
Besteak beste, formazioaren, prestakuntzaren, identifikazioaren eta beharrezko ekipamenduen oinarrizko arlo jakin batzuk zehazten ditu, hori dena gutxienezko homogenizazioa lortzeko beharrezkoa baita, larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman koherentziaz parte hartuko badute.
Zehatz esanda, 14. artikuluak Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideen egiaztapena arautzen du. Hala ere, Azken Xedapenetako Lehenengoak xedatzen duenez, dekretuan jasotako egiaztapen-aurreikuspenak aurreikuspen horiek garatzen dituen Segurtasuneko sailburuaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera baino ezin izango dira exijitu.
Hori dela eta, honako hau
Agindu honek helburu hau du: babes zibileko toki-erakundeetako boluntarioak identifikatzeko txartelaren formatua zehaztu eta onartzea, erakunde horietaz ari baita Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren II. Kapitulua.
Identifikazio pertsonaleko txartela titularrak bakarrik erabil dezake eta ezin zaio beste inori eman. Babes zibileko toki-erakundeetako boluntarioen izaera egiaztatzen du.
Identifikazio pertsonaleko txartela agindu honetan eranskin bakarrean agertzen den deskribapenarekin bat etorriko da, eta honako datu hauek izango ditu:
Izena.
Abizenak.
Nortasun Agiri Nazionala.
Erregistro-zenbakia.
Argazki digitalizatua.
Erakunde, instituzio edo udalaren izena eta logoa.
Segurtasuneko sailburuordearen sinadura digitalizatua.
Txartela noiz eman zen.
Balio-data.
Identifikazio pertsonaleko txartelak honako ezaugarri hauek ditu:
Neurriak (ikusi eranskina).
Materiala: PVC-z egina dago. Formatu hau du: 53,98 mm bider 85,60 mm ±0,75 mm. Ertzak borobilduak ditu.
Aurrealdea: Pantone 421 gris koloreko hondoaren gainean, honako elementu hauek daude:
1.- Goiko aldea.
Larrialdien bereizgarria txartelaren elementu nagusia da.
2.- Erdiko aldea.
Bereizgarriaren azpian, Pantone 1375 horiz nabarmenduta dago erregistro-zenbakia, bai eta «BABES ZIBILA» hitzak ere, eta haien azpian «PROTECCIÓN CIVIL».
3.- Beheko aldea.
Identifikazio-txartelaren oinarrian, behar bezala zentraturik, ikurrina dago, Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritako ezaugarriak betetzen dituena.
Atzealdea: Pantone 421 gris koloreko hondoaren gainean, honako elementu hauek daude:
1.- Goiko aldea.
Eskuinaldean, erakundearen, instituzioaren edo udalaren logoa agertzen da. Logoaren ezkerraldean, Pantone 1375 horiz nabarmenduta daude «BABES ZIBILA» hitzak ere, eta haien azpian «PROTECCIÓN CIVIL», eta bien artean biribilez eta letra handiz, erakundearen, instituzioaren edo udalaren izena agertuko da.
2.- Erdiko aldea.
Ezkerraldean, txartelaren titularraren argazkia dago, eta eskuinean bere izen-deiturak, eta azpian NANa.
Beheko aldea, «ERREGISTRO ZENBAKIA» «NÚMERO DE REGISTRO» testu elebidunaren azpian, erregistro zenbakia agertzen da, biribilez.
3.- Beheko aldea.
Segurtasuneko sailburuordearen sinaduraren azpian, txartela zer egunetan eta non eman zen agertzen da, eta horren azpian, balio-data.
Identifikazio eta egiaztapen pertsonaleko agiria babes zibilaren eskumena duen zuzendaritzak emango die agiria beren kideentzat hala eskatzen duten boluntzariotzako toki-erakundeei. Antolakunde horiek Babes Zibileko Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Lehenengo Atalean inskribatuta daude, eta atal hori Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren V. Kapituluan araututa dago.
Agiria egitea doan izango da eta toki-erakundeak eskatu ondoren egingo da; boluntario-izaera eta ezinbesteko oinarrizko prestakuntza gainditu izana egiaztatuko ditu toki-erakundeak. Eskariarekin batera, boluntarioaren bi karnet-argazki bidaliko dira.
Identifikazio pertsonaleko txartela honako kasu hauetan berrituko da:
Hiru urte igaro badira txartela eman zenetik.
Txartela dezente hondatuta badago.
Txartela galduz edo lapurtuz gero.
Txartelean agertzen diren datuak aldatzen badira.
Identifikazio-txartela indargabetu eta ematea.
Honako kasu hauetan indargabetzen da identifikazio pertsonaleko txartela:
Babes zibileko boluntarioa hiltzen bada, erakundea uzten badu edo boluntarioa izateari uzten badio.
Titularra ez den pertsona batek erabiltzen badu identifikazio pertsonaleko txartela, zirriborroak edo urradurak baditu edo betekizunen bat falta badu.
Erakundea uzten duten boluntarioek erakundeari itzuli beharko diote beren egiaztapen-txartela, eta erakundeak organo-emaileari igorri beharko dio.
Galtzen edo lapurtzen diren identifikazio pertsonaleko txartelak indargabeturik geratuko dira. Horretarako, txartelaren titularrak gertatutakoa jakinarazi beharko dio bere erakundeari eta hark babes zibileko zuzendaritza eskudunari eman beharko dio horren berri.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Garatzen du: 24/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa.
- Indargabetutakoa: 30/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baitira herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko Dekretua eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko Dekretua.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzkoa».