Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Goi-mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako kirol-irizpide teknikoak aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3654
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/20
  • Argitaratze-data: 2011/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Goi-mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak, 29. artikuluan, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen eginkizunak eta jarduera-erregimena arautzen ditu, eta funtzio horien artean, 29.1.c) atalean, kirol-arloko eskumena duen saileko titularrari dekretu horretako eranskinak aldatzeko proposamena egitea agertzen da.

Horretaz gainera, azken xedapenetatik lehenengoan ahalmena ematen zaio kirol-arloko eskumena duen sailburuari dekretuko I. eranskinean adierazten diren kirol-irizpide teknikoak aldatzeko, kirolaren eta teknikaren bilakaerak hala eskatzen badu.

Ebaluazio Batzordeak, 2011ko urtarrilaren 26an egindako bileran, lortutako emaitzak ikusita eta lehenago xedatutako irizpideak aplikatu ondoren, erabaki du beharrezkoa dela I. eranskina aldatzea, dekretuaren helburuak beteko badira, zeren eta irizpideok aplikatuz gero dekretuaren jardun-eremutik kanpo gelditzen baitira, izatez, goi-mailakoak diren hainbat kirolari, estatuko eta nazioarteko erakunde zenbaitek goi-mailakotzat jotzen dituztenak, alegia.

Batzordeak irizpideok aplikatu eta lortutako emaitzak baloratu ondoren, ikusi da beharrezkoa dela kirol-irizpide tekniko horiek egokitzea, bilatzen den helburua bete dezaten. Helburu hori, hain zuzen, Euskadi Kirola Fundazioak bere laguntzen bidez hartzen dituen kirolarien estaldura zabaltzea da. Alegia, Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak eskaintzen duen zerbitzu-karta zabaldu nahi da, Euskadi Kirola Fundazioaren laguntzak eskuratzeko gutxieneko parametroetara iristen ez diren kirolariek ere eduki dezaten aukera erreferentziako dekretuan jasotzen diren bestelako onurak lortzeko.

Beraz, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusirik, hau

Lehenengoa. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, Goi-mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko «Kirolariak goi-mailakoak direla deklaratzeko kirol-irizpide teknikoak» izeneko eranskinean «taulari buruzko oharrak» aldatzea, kirolaren eta teknikaren bilakaerak hala eskatzen duelako. Aldaketaren ondorioz, hona nola geratzen den eranskina:

Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kirolari bat goi-mailakoa dela deklaratzeko, interesdunak Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aurrean egiaztatu beharra dauka, ondoko taulan adierazten diren sailkapenak berdindu edo hobetzen dituen kirol-emaitza bat gutxienez lortu izana, eskaera egin duen urtean edo aurrekoan:

(Ikus .PDF)

Oharra: A, B, C eta D taldeak bat datoz dekretu honetako 5. artikuluan goi-mailako kirolariak sailkatzeko ezarritako taldeekin.

Taulari buruzko oharrak:

Ebaluazio Batzordeak, munduko txapelketa batean lortutako emaitza baloratu dezan, txapelketak baldintza hauek guztiak batera bete behar ditu:

  1. Nazioarteko federazio batek antolatukoa izatea.

  2. Programa olinpikoan sartuta ez dauden C taldeko modalitateen taulako lehiaketen kasuan, gutxienez zortzi herrialdek parte hartzea.

    Ebaluazio Batzordeak, Europako txapelketa batean lortutako emaitza baloratu dezan, txapelketak baldintza hauek guztiak batera bete behar baditu:

  1. Europako edo nazioarteko federazio batek antolatukoa izatea.

  2. Programa olinpikoan sartuta ez dauden B eta C taldeetako modalitateen lehiaketen kasuan, gutxienez zortzi herrialdek parte hartzea.

    Era berean, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aintzat hartuko ditu nazioarteko federazioek argitara ematen dituzten sailkapen edo ranking ofizialak, betiere taulan adierazitakoari jarraikiz.

    Zenbait kiroletan kirol-bikaintasuna egiaztatu daiteke, aurretik aipatutakoez bestelako kirol-lehiaketetan lortutako emaitzak aurkeztuta; halakoen balorazioa egiteko, Ebaluazio Batzordeak kirol-emaitzaren garrantzia hartuko du aintzat, eta, ahal den kasuetan, eranskin honetako taulan adierazitako emaitzak erabiliko ditu irizpide konparatibo gisa.

    Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau. Argitaratzen den egunean ebazpenaren zain dauden eskabide guztiei ere aplikatuko zaie.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.

    Kulturako sailburua,

    MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.